2025-04-25
HomeEkintza SozialaEnergia sektorearen jabetza eta kontrol publikoa beharrezko jotzen ditugu

Energia sektorearen jabetza eta kontrol publikoa beharrezko jotzen ditugu

Elektrizitatearen prezioa goraka doa etengabe eta oligopolio elektrikoa langileon pobretzearen kontura aberasten ari da. Honen aurrean, energia sektorearen jabetza eta kontrol publikoa beharrezko jotzen ditu LABek.

Energiaren ekoizpen eta merkaturatzearen pribatizazioak espekulazio eremu bihurtu du oinarrizko behar bat dena, gero eta pertsona gehiago pobrezia energetikoko egoeran dauden bitartean. Horren aurrean gainera, instituzioetatik eragiteko gaitasuna erabat hustuta dago.

Zergak bertan behera utzi edo murriztea bezalako neurriak ez dira baliozkoak izan igoerari aurre egiteko, fakturaren zati oso txikia dira eta enpresen irabaziak ukitu beharrean diru publikoaren bidez egiten da. Sistema bidegabe hau zalantzan jartzen duten neurriak beharrezkoak dira. Zentzu horretan gasaren prezioa denbora baterako mugatzea, zerutik eroritako irabaziak(enpresek dituzten irabaziak energia merkeena gasaren prezioan ordaintzen dugulako) mugatzeko legea, edo berriztagarrien primak fakturatik ateratzeko Jasangarritasun Funtsaren sorrera neurri interesgarriagoak izan daitezke. Hala ere, egiturazko neurriak hartu behar dira egoera honi aurre egiteko.

Argindarraren oligopolioa aberasten den eta ekologikoki jasangaitza den sistema baten, trantsizioa ezin da oligopolio horren esku egon. Horregatik:

  • Prezioen igoera mugatu eta hornukuntza bermatu egoera zaurgarrian dauden pertsonei. Igoera langileok ordaindu ez dezagun mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu.
  • Krisi ekologikoari aurre egiteko estrategiak garatzeko sektore energetikoaren jabetza eta kontrol publikoa. Enpresa publiko baten sorrera aukera bat izan daiteke EBko beste herrialde batzuetan ikus daitekeen bezala. Honako helburuekin lan egin:
    • Gehiegizko kontsumodun sektoreak mugatu eta bizitzeko beharrezkoa den energia hornikuntza bermatu.
    • Sorkuntza berriztagarria bultzatu, makro-proiektuen aurrean deszentralizazioa bultzatuz.
  • Euskal Herriaren energia burujabetzarantz. Norabide horretan doazen egitasmo eta proiektuak bultzatuz.

LABek bat egiten du bihar Bilbon egingo den mobilizazioarekin eta bertan parte hartzeko deia egiten die langileei. Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak eta Ekologistak Martxan-ek deituta, Euskadi plazan izango da mobilizazioa, 19:00etan, “No al tarifazo de la luz. Iberdrola errudun!” lemarekin.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta USO sindikatuek Enplegu Zentro Berezien EAEko lehen lan hitzarmena exijitzeko elkarretaratzera deitu dute apirilaren 28an

Apirilaren 28an Enplegu Zentro Berezien lehen lan hitzarmena negoziatzeko hirugarren mahai negoziatzailea izango da Bilbon. Sindikatuek, bileraren harira, elkarretaratzera deitu dute, patronalak orain arte izandako jarrera salatzeko eta asteleheneko mahai negoziatzailean aurrera pausoak egoteko. 12:45ean izango da elkarretaratzea, Bilbon, Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean.

LABek LEP partzialaren eta behin-behinekotasuna murriztearen aldeko botoa eman du Nafarroako Mahai Orokorrean

Euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen ezagutza zein lanpostutan baloratuko den jasotzen duen plantillaren aldaketa, ordea, aurrera atera da, bertan zeuden sindikatuetako bakar baten babesik gabe.

[IRITZIA] Sindikalismo feminista internazionalista: Rana plaza gogoan

Jarraian irakur dezakezue Amanda Verrone Nazioarteko Idazkaritzako kidearen eta Elixabete Etxeberria eta Maddi Isasi Idazkaritza Feministako kideen artikulua.