2025-03-22
HomeEmakumeakMartxoak 8Emakumeok erabaki dugu: Martxoaren 29an GREBA OROKORRA zapalkuntzaren aurkako eredu berri baten...

Emakumeok erabaki dugu: Martxoaren 29an GREBA OROKORRA zapalkuntzaren aurkako eredu berri baten alde

Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan, LABek sindikatuko Emakumeon Batzar Orokorra burutuko du Iruñean. Batzarrean, besteak beste, lan erreformak emakumeongan izango dituen ondorio latzak aztertu eta martxoaren 29an kalera ateratzearen garrantzia azpimarratu dute.
Batzarraren ostean manifestazioa egin dugu PPren egoitza aurreraino inposatu dizkiguten azken lan erreforma eta murruzketak salatzeko.

 EMAKUMEOK ERABAKI DUGU: ZAPALKUNTZAREN AURKA EREDU BERRI BAT

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Sunsundeguin ekintzara pasatzeko deia egiten du

Une honetan 300 lanpostu baino gehiago daude jokoan Altsasun; etorkizunerako estrategikoa dirudien sektore batean, merkatua duen produktu batekin. Sunsundegui azaroaren 5ean borondatezko hartzekodunen konkurtsoan sartu zenetik 4 hilabete betetzera doazenean, legezko epeak erretzen joan dira. Oraindik ez da zehaztu balizko inbertsore baten aukerak aurrera egingo duen ala ez.

LABek Hezkuntza Saileko sukalde eta garbiketako langileen hitzarmena sinatu du 16 urteren ondoren

Azken urteetan hamaika mobilizazio, greba, salaketa egin ditugu Hezkuntza Saileko kolektibo feminizatuenaren eta lan baldintza prekarioenak dituenaren lan baldintzak errespetatu eta hobetu daitezen. Pribatizazio prozesu bortitzena jasan duen sektorea da, zerbitzuetako lan batzuk azpikontratatuta baititu sailak.

Premiaz, Palestinaren alde kalera

LABek bat egiten du Gernika-Palestinak deituta bihar 17:30ean Donostian egingo den manifestazioarekin.