2024-12-22
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaEmakumeek lehentasuna izango dute kontratazioan Limpiezas Nervión-en

Emakumeek lehentasuna izango dute kontratazioan Limpiezas Nervión-en

Santurtzin kokatutako enpresa txikia da Limpiezas Nervión, 32 langile ditu, 29 gizon eta 3 emakume, administrazioan aritzen direnak. Adostutakoa gauzatzea da orain lortu behar duguna, horretarako, dei egiten diegu interesa izan lezaketen emakumeei, enpresari curriculumak aurkezteaz gain, ordezkaritza sindikalari ere emateko.

LABek hauteskunde sindikalak irabaztea lortu zuen Limpiezas Nervion-en 2018ko martxoan, eta horrela, enpresari zegozkion hiru ordezkariak lortu zituen.

Urtebeteko ibilbidean, hainbat izan dira lorpenak. Lehena, duela 11 hilabetetik hitzarmen kolektibo bati buruzko epai irmoa zutela ikusi genuen. Gehiegizko lanaldiaren kalkulua zen eta langile bakoitzari zor zitzaizkion kopuruak zehazten zituen, ordaindu ez zirenak eta hauek ordaintzeko inolako ekintzarik egin ez zutenak. Presionatu egin genuen eta ordaintzea lortu genuen.

Bigarrena, hitzarmenaren negoziazioarekin paraleloan joan zena. Negoziazioetan ari ginen bitartean, konprobatu genuen 2015ean, soldata igoerak ezarri ordez jaitsi egin zizkietela, 2014ko KPIa negatiboa izan zela argudiatuz, -%0,7koa. Akordioa lortu genuen PRECOn eta kopuru hauek berreskuratu zituzten 2017ko abendutik 2018ko hilabete berera, eta noski, baita etorkizuneko eguneratzeak ere.

Hirugarrena sinatutako hitzarmen kolektibo berria da. Enpresa honetako hirugarren hitzarmena da eta lehen aldia da LABeko ordezkaritza sindikalarekin egiten dena. Lehen hitzarmena da adostuta dagoenarekiko inolako atzera-pausorik gabe izan gabe sinatzen dena.

2018tik 2021eko abenduaren 31ra arte doa sinatu dugun hitzarmenaren indarraldea. Igoerak, EAEko KPIren araberakoak izango dira 2018 eta 2019an, KPI +%0,5 2020an eta KPI +%1 2021ean. 16 ordutan murriztu da lanaldia eta ordubete handitu da gure delegatuentzako ordu-kreditua. Itsasoan hondakinak jasotzen ari den sailean, 3 tripulazio daude egun eta 4. bat sartuko da 2021ean, egungo hiruren baldintzak hobetuz eta 3 langile berriren kontratazioa lortuz. Gainera, sail honetan plus berria lortu dugu, honezkero martxan dagoen laneko sistema berrriarengatik, hilabetean 150 eurotakoa.

Lantegiak dauden langileek, goiz, arratsalde eta gaueko txandatan ari dira normalean, horren truke inolako konpentsaziorik jaso gabe. Orain, 75 euro jasoko dituzte 2018an eta kopuruak gora egingo du urtetik urtera eguneratzeen ondorioz.

Garraioan ari diren langileek eta ADR plakak eramaten dituztenek, %10eko plusa jasoko dute oinarrizko soldatarekin.

Inaplikazio klausula ere txertatu dugu, errelebo-kontratuari buruzko klausula, eta enpresa behartua dago kontratu hau ezartzera langileren batek eskatuko balio. Gehien harrotzen gaituena, gizon eta emakumeen arteko desberdintasunarekin amaitzeko duelako, emakumeen kontratazioa sustatzea da, parekidetasuna lortu arte. Bete behar den postuaren eta horretarako baldintzen arabera, maila akademikoan berdintasuna badago (esperientzia kontutan hartu gabe) emakumeak kontratatzeko ekintza positiboak egingo dira.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...