"Herriak Libre" dinamikaren baitan irailetik aurrera Espainiar Estatu inperialista epaitzeko "Herri epaiketak" egin dira Euskal Herriko auzo, herri eta hirietan. Gaur Iruñean jasotakoarekin epai bateratu bat osatu da.
2010ean elkartasun internazionalistaren aurkako sarekadaren ondoren, Espainiako fiskalak Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Dabid Soto, Unai Vázquez eta Gabi Basañez auziperatuei 6 urteko espetxe zigorra eta Askapenaren ilegalizazio eskaera egin zuen.
Datorren urriaren 19an Audientzia Nazionalak 5 pertsona hauek eta lau elkarte -Askapena , Askapeña, Herriak Aske eta Elkar Truke- epaituko ditu. Fiskaltzak seina urteko seina urteko kartzela zigorra eskatuko du auzipetuentzat eta gainera, aipaturiko lau elkarte horien ilegalizazioa aldarrikatuko du.
LAB, auzipetuei elkartasuna eskaintzeko eta borroka internazionalistarekiko eta Euskal Herri internazionalista baten bidean lanean jarraitzeko bere konpromisoan berretsiz, "Espainiar Estatu inperialistari herri sententzia" ekimenean eta ondoren izan den martxan parte hartu du.
Gora munduko herrien elkartasuna eta xamurtasuna. Gora herri borrokalariak! #HerriakLIBRE pic.twitter.com/MiujpeeWn9
— LAB sindikatua (@LABsindikatua) octubre 12, 2015