2024-12-22
HomeEkintza SindikalaElkarrizketa Sozialeko Mahaia Greba Orokorrean plazaratutako aldarrikapenen aurrean beren burua zuritzeko...

Elkarrizketa Sozialeko Mahaia Greba Orokorrean plazaratutako aldarrikapenen aurrean beren burua zuritzeko deialdia da

LAB eta ELAren ustez, urtarrilaren 30eko Greba Orokorrean langileek ozen adierazi zuten patronal eta gobernuen aldetik nahi duten erantzuna. Biharko Elkarrizketa Sozialeko Mahaiak ez die erantzungo grebara eraman gaituzten aldarrikapen bati ere ez, ezta Eusko Jaurlaritza eta CONFEBASKen esku dauden eskuduntzetan ere. Biharko bileraren helburu bakarra langileen aldarrikapenei entzungor egiten dieten eragile guztiek beren burua zuritzea izango da.

Langileek argi hitz egin zuten greba orokorraren egunean, mobilizazioekin masiboki bat eginez, eta horrek argi uzten du langileen aldeko neurri eraginkorrak behar direla, grebaren aldarrikapen taulan jasotzen den moduan. Greba orokorreko aldarrikapen taulako neurriak aplikatzen hasi ezean, LAB eta ELAk ez dute EAEko Elkarrizketa Sozialaren Mahaian parterik
hartuko.

Biharko bilerarako deialdia bera lan, bizi eta pentsio duinen aldeko greba orokorraren bezperan jaso izana probokazio hutsa da, bat egiten duena Jaurlaritzak daraman langileak eta euren ordezkaritza mespretxuz tratatzeko ildoarekin. Era berean, bilera

LAB eta ELAk Chivite Lehendakariarekin bilera duten egun berean ezarri izanak oso argi erakusten du deitzaileek Urkullu Lehendakariaren jarrera harroputza ezkutatzea
besterik ez dutela nahi, honek ELA eta LABekin biltzeari uko egin baitio.

LAB eta ELAk gaineratu dute, mahai guztiz antidemokratikoa dela Elkarrizketa Sozialarena, gutxiengo sindikalarekin jarri zena martxan, eta gainera, guztiz edukirik gabekoa eta antzua da. Mahai horren funtzionamenduaren arabera %10eko ordezkaritza duen sindikatuarekin akordioa nahikoa da langileon ordezkaritza osoaren zilegitasuna izateko, hau da, patronalak beto eskubidea duen bitartean langileon ordezkaritza manipulagarria da akordio irudia emateko. Mahai honek ez du langileentzako inolako akordiorik lortu, martxan jarri zenetik, eta ez du ezer egin nahi
izan langileen baldintzak hobetzeko.

Egungo baldintzetan, Elkarrizketa Sozialeko Mahaia iruzur hutsa da. Lehenik eta behin, ez duelako langileen egoera kontutan hartzen. Eta bigarrenik, ez duelako ezer egin nahi langileen baldintzak hobetzeko. Mahai honek beste helburu bi ditu, zehatzak, Confebasken planak garatzen jarraitzearena, lan-zentroetan prekarietatea hedatzen jarraitzearena eta Urkulluren politika neoliberalak zuritzea. Hori gutxi balitz esan beharra dago mahai antidemokratikoa dela, ez duelako kontutan hartzen langileek ordezkaritza sindikala. Gehiengo sindikala baztertu egiten gaituzte eta gutxiengo sindikalarekin lortu nahi dituzte adostasunak. Eta hau zergatik? Gutxiengo sindikala osatzen duten sindikatuek sindikalismo otzana praktikatzen dutelako eta askoz errazagoa delako hauekin akordioak lortzea prekarietatea zabaltzen jarraitzeko eta politika neoliberalak zuritzeko.

Hauek guztiak Elkarrizketa Sozialaren defendatzaile sutsuak dira, baina, hori bai, edukirik gabeko Elkarrizketa Sozial bat defendatzen dute; denbora pasatzeko Elkarrizketa Sozial bat; patronalaren politikak legitimatzeko Elkarrizketa Soziala, non
sindikatu batzuek uko egiten dioten borrokari.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...