2025-03-20
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaElkarretaratze bat eta lanuzteak egingo dituzte, bihar, Zornotzako lan heriotza salatzeko

Elkarretaratze bat eta lanuzteak egingo dituzte, bihar, Zornotzako lan heriotza salatzeko

Impactoko enpresa batzordeak eta Zornotzako Udaleko enpresa batzordeak elkarretaratze bat egingo dute bihar, apirilak 26, Zornotzako udal kiroldegian zendutako langilearen lan heriotza salatzeko. 12:00etan izango da protesta. Aldi berean, Impactoko enpresa batzordeak 24 orduko lanuztea egingo du Zornotzako Udal Zerbitzuetan, eta Zornotzako Udaleko enpresa batzordeak lanuztea egingo du 10:00etatik 12:00etara.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Manifestazioa Iruñean apirilaren 5ean soldata eta pentsio duinen alde

Gaur Iruñean egin den prentsaurrekoan parte hartu dugu. Jarraian dituzue edukiak:

Grebak eta mobilizazioak Arabako egoitzetan herrialdeko hitzarmenaren alde eta zaintza sistema publiko eta komunitarioa eskatzeko

Arabako Aldundiaren pribatizazio joerek egoera larrian jarri dituzte bai langileen bizi-baldintzak baita zaintza-sistema ere. Horregatik, beste behin ere, adinduen egoitzetako langileak atzo eta gaur grebak egin eta kalera irten gara lan hitzarmen probintziala negoziatzeko eta zaintza publiko eta komunitarioko sistema bat aldarrikatzeko.

Gipuzkoako egoitzetako langileek hitzarmen duina exijitu dute

Gipuzkoako egoitzetako langileek elkarretaratzea egin dute gaur Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, Donostian, hitzarmen duina eskatzeko.