Helburua: Lan baldintza prekarioetan lan egiten duten langileak egoeraren diagnostikoaren parte egin eta antolatzeko nahiz mobilizatzeko bideak eman
-Langileen kontzientziaziorako eskuorria eta bideoa.
-Galdetegia. Errealitatearen diagnosia, langileen behar eta aldarrikapenak jaso.
-Galdetegik ondorioa atera eta aldarrikapenak zehaztu.
-Sinadura bilketa aldarrikapenen inguruan, patronalari eta administrazioari prekarietatearekin amaitzeko behar diren neurriak eskatzeko.
Helburua: klausula sozialen lanketa
-Erakundeetan ateratzen diren pleguetan klausula sozialak sartzeko eskaera.
-Eremu pribatuan enpresa zerrenda bat hautatu eta lanketa sustatu. Esparru pribatuko enpresetan lanketak.
-Aldarrikapen honen alde langileen aktibaziorako eskaintzak: sinadura bilketak, mobilizazioak…
ENPRESA TXIKIETAN
Helburua: Desarauketari aurre egitea
-Inkesta, bilerak eta lan saioak, errealitatearen azterketan sakondu, langileen ekarpenak jaso eta harreman sareak estutzeko.
-Sektoreko hitzarmena blokeatuta eta enpresa hitzarmenik ez duten langileentzat plangintza berezitua.
-Galdetegia. Errealitatearen azterketan sakondu eta langile guztien ekarpenak jaso.
ENPRESA HANDIETAN
Helburua: Desarauketaren kontrako dinamika. Enpresa handi zein txikietan dinamika bera da baina abiadura ezberdinak.
-Kontratazio berrietan ematen den diskriminazioaren kontrako lanketa.
-Enpleguaren aldeko lerroa: ordu estren salaketa, malguntasunarena, lanaldi murrizketak aldarrikatu…
-50 enpresa aukeratu eta plangintza pilotoa egin.
-Negoziaketak dauden tokietan gure proposamenak dinamika honetan sartzen diren berberak izango dira.
-Negoziaketarik ez dagoen tokietan akordioak lortzeko borrokak piztu.
SEKTORE PUBLIKOAN
Helburua: Euskal esparruaren defentsa + hitzarmenak eta zerbitzu publikoa hobetzeko borroka
-EPELaren kontrako dinamika. Herrialdeko mintegiak, langileen kontzientziaziorako bideoa.
-Langile batzordeetan mozioak. Kontzientziaziorako eskuorria.
-Zerbitzu publikoetako sektorerik prekarioenekin lanketa espezifikoak: kartela eta bideoa, testigantzen kaiera, langile prekarioen manifestua.
-Zerbitzu publikoetako sektore prekarizatuen inguruko dinamika. Ordezko langileei eta azpikontratatuei begira.
-Erratioak hobetzeko lerro berezitua
-Ordezkaritza dugun enpresetan sentsibilizazio kanpaina
-Alderdi politikoekin bilerak
-Batzar irekiak eta hitzaldiak, ordezkaritzarik ez dugun lekuetara ere iritsiz
-Parlamentuei interpelazioa aldaketa legalak eskatzeko
Hedapen orokorrekoak
LAN OSASUNA
Mutualitateen desagerpena eta sistema publikoaren indartzea helburu
-Mutuak, enpresak aukeratu eta prozesua diseinatu.
–Kontingentzia arruntak gizarte segurantzan jarraitzea eskatu
–Kontingentzia profesionalak mutuatik sistema publikora pasatzea aldarrikatu
-Bonusaren inguruko lanketa (lan osasunean hartutako erabakiengatik enpesen jasoitzen duten diru laguntza).
Helburua: LANEUS plangintzarekin jarraitu, lan mundua euskalduntzea helburu
-Hizkuntz eskubideen urraketa salatzeko kanpaina Behatokiarekin.
AUKERA BERDINTASUNA
Helburua: Lantokietan berdintasunaren aldeko borroka gaurkotu
Federazio bakoitzean (industria, zerbitzu pribatuak, zerbitzu publikoak), diskriminazio egoeren diagnostikoa, berdintasun planetan sakontzeko.
-Esperientzia pilotoak martxan non jarriko ditugun identifikatu eta plangintzatu.
-Orain arteko esperientziak konpartitu Aukera Berdintasun Planak martxan dituzten lantokietako LABeko kideen artean.