2024-12-22
HomeZerbitzu PublikoakKomunikabideakEITBko langile batzordeak zuzendaritzaren jarrera salatu du

EITBko langile batzordeak zuzendaritzaren jarrera salatu du

EITBko zuzendaritzak lan hitzarmena hautsi duela frogatzeko ETBko Batzordeak sartutako salaketa epaitu zen atzo Bilboko Auzitegi Nagusian. 2008ko negoziazioetan heriotza edo erretiroagatik hutsik gelditzen zen lanpostu bakoitzeko beste batekin ordezkatzea adostu zen, eta zuzendaritzak ez du hitza bete.

Argigarria izan da zuzendaritzak epaiketan erabili duen defentsa: uztailetik aurrera «lan hitzarmena ez dagoela indarrean» adierazi du ETBko ordezkariak, «ultraaktibitatearen galera» dela eta. Zuzendari Nagusia eta Zuzendari Kudeatzailea gezurtitzat utzi ditu erabat. Izan ere publikoki behin eta berriz hitz politekin lan hitzarmena errespetatzeko borondatea azaldu baitute.

Arratsaldeko 16:30etan EITBko Administrazio Kontseiluaren bilera zela eta, sindikatuetako ordezkariak eta hainbat langilek, EITB barrutik zuzendaritzaren jarrera salatzen saiatu dira. Guzien harridurarako zuzendaritzak sekula ikusi ez den zaindari kopurua zabaldu du langileen hitza isiltzeko asmoarekin.

Hala ere kontrakoa lortu dute, izan ere, administrazio kontseiluko kideak beste bilera batetik ateratzen zirenean, sindikatuko kide eta langileekin topo egin dute eta lehen eskutik arazoaren azken berriak jaso dituzte. LAB eta EHBILDUko ordezkariek bileraren gai zerrendan sartzen saiatzeko konpromisoa hartu bazuten ere, beste bi taldek uko egin zioten aukera horri eta ez zuten gaia landu. Bileraren amaierako galderen atalean sartzekotan gelditu ziren, bai eta batzorde bat osatzekotan ere, langileon ordezkariokin biltzeko asmoz.

Salagarria da ere, nahiz eta eguerdiko kontzentrazioaren irudiak eta adierazpenak jasotzeko ETBk ENG talde bat bidali, eguerdiko albistegietan ez zen ezer agertu.
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...