2025-04-09
HomeZerbitzu PublikoakKomunikabideakEITB.com-en langileen legez kanpoko lagapena izan dela onartu du Bilboko Lan-Arloko epaitegiak

EITB.com-en langileen legez kanpoko lagapena izan dela onartu du Bilboko Lan-Arloko epaitegiak

M4Fko langileek EITBNET auzitara eraman zuten langileen legez kanpoko lagapena salatzeko. Langileek lehen auzialdiko epaitegietan garaipena lortu dutela jakitera eman nahi du M4Fko Enpresa Batzordeak (LAB).

Media For Future enpresak lana erregulatzeko txostena aurkeztu zuen 2013an, eta 2014an hartzekodunen konkurtsoa planteatu du. Erabakiek etorkizun beltza aurreikusten dute langileentzat, baina ez dute etsiko. Horrela, M4F sortu denetik eman diren irregulartasunak hasieratik salatu dituzte langileek.

M4Fko langileek irregulartasunak salatzen urteak eman dituzte eta lehen auzialdiko epaitegiaren sententziak beste behin ere agerian utzi ditu. EITBren zuzendaritzak M4F konpainian duen parte-hartze txikia erabili du argudio bezala erantzukizunak ezkutatzeko. Badirudi epaileak guztiz kontrakoa uste duela:

“Resulta probado que MEDIA FOR FUTURE SL para la ejecución de los servicios contratados se limitaba a poner a sus trabajadores a disposición de EITBNET S.A., sin poner en juego ningún medio material ni ninguna organización propia. Así de lo actuado resulta acreditado que todos los medios materiales que eran necesarios para que se desarrollara la actividad eran propiedad de EITBNET así como las aplicaciones informáticas imprescindibles para el desarrollo de las tareas diarias…”

“En conclusión entiende esta juzgadora que concurre un claro supuesto de cesión ilegal de mano de obra, toda vez que la organización empresarial de MEDIA FOR FUTURE SL no se ha puesto en juego, limitándose su actividad al suministro de manos de obra necesaria para el desarrollo del servicio, servicio que es íntegramente concebido, organizado y puesto en práctica por la empresa EITBNET”.

“Lo que claramente se evidencia es que a raíz de la actuación de la Inspección de Trabajo, que ya en mayo de 2013 concluye la existencia de cesión ilegal de trabajadores, y a raíz de la demanda interpuesta por los trabajadores, las demandadas (M4F y EITBNET) hay tratado ‘muy torpemente’ de borrar huellas del tráfico ilícito, separando a los trabajadores, reubicándolos en espacios diferenciados, y creando la apariencia formal de una dirección y organización de su trabajo, que en la práctica se ha demostrado que ni existe ni ha existido nunca”.

“Estimando íntegramente la demanda debo declarar y declaro la existencia de cesión ilegal entre MEDIA FOR FUTURE Y EITBNET, teniendo por hecha la elección de la actora en adquirir la condiciones de indefinido-no fijo en la empresa cesionaria EITBNET SA”.

Honenbestez, M4F 2014ko abenduan ixtera itxaron gabe langileen legez kanpoko lagapenari konponbide bat berehala emateko eskatzen dio Enpresa Batzordeak EITBko zuzendaritzari. EITBk egoera konpontzeko saiakerarik egiten ez badu, udako oporraldia pasa eta gero eitb.com zerbitzurik gabe uzteko ekintzak aurrera eramango dituzte langileek, 2013ko udan egin bezala. Orduan langileek hilabete bat baino gehiago eman zuten greban.

Baionako Auzitegia
Bestalde, M4Fn izandako beste irregulartasun larri baten berri eman nahi du Enpresa Batzordeak. Kasu honetan ere langileak salaketa aurkeztu eta garaipena lortu du auzitegietan. 2008tik 2012ra arte eitb.com-ek kazetari bat izan du Baionako egoitzan, frantsesez albisteak idazteko. Berriemaileak M4Fk azpikontratatuta egiten zuen lan.
Langilea kaleratu egin zuten eta irregulartasuna agerian geratu zen. Enpresak ez zuen Frantziako legedia errespetatu; izan ere, Espainiako araudiari atxikitako kontratu mota egin zion Frantziako Gizarte Segurantzari ordaintzea saihesteko.

Frantziako Estatuak irregulartasuna atzeman eta M4F auzitara eraman zuen Baionako langilea Frantziako legedia errespetatu gabe lanean izateagatik. Epaiketa egin eta Baionako Auzitegiak M4F zigortu du. Kazetariak Frantziako kontratua izan behar zuela erabaki du epaileak. Horrela, M4Fk 5.000 euroko isuna ordaindu beharko dio Frantziari, eta 10.000 euroko kalte-ordaina langileari.

Epaiaren berri izan eta gero, jaso beharreko soldata eskatuko du langileak; izan ere, kazetariek Frantzian Espainian baino soldata handiagoa dute. Ondorioz, urteetan jaso ez duen aldea eskatuko dio langileak M4Fri epaitegietan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

CCOO, UGT eta USO sindikatuek eta SIDENOReko zuzendaritzak Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedientea luzatzea adostu dute Azkoitiko gehiengoa errespetatu gabe

Pasa den astean hasi zen Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedientea (ABEEE) luzatzeko prozesua. Hiru sindikatuek eta enpresak ia tarterik ez diote eman negoziazioari. Atzo, apirilaren 7an astelehena, akordioa itxi zuten.

Gutxieneko soldata eta pentsio propioak aldarrikatuko ditu LABek Maiatzaren Lehenean

Testuinguru global ezegonkorrari aurre egiteko, burujabetzaren beharra defendatu du Igor Arroyo koordinatzaile orokorrak.

LABek bi epaiketa irabazi dizkio FCCri, garbiketa enpresa behartzen dutenak astero 48 orduko atsedena errespetatzera txanda aldaketarik gabe

LAB sindikatuak prentsaurrekoa eman du gaur goizean Iruñean, eta bertan eman du ezagutzera sindikatuak epaitegietan lorturiko garaipena, Nafarroa Garaian 48 orduko asteko atsedena aspalditik betetzen ez duen FCC garbiketa enpresaren kontra, eta orain bi epairi kasu eginez errespetatu beharko duena. Era berean, LABek irmoki salatu du langileen zati batek pairatzen duen diskriminazio egoera, enpresak babes judizial eraginkorrerako eta ukigabetasun bermerako duen eskubidea urratzen ari delako; gainera, bere ordezkaritza sindikalaren kasuan FCC askatasun sindikalerako eskubidea ere urratzen ari da.