2024-12-22
HomeZerbitzu PublikoakKomunikabideakEitb.com egiten duten M4F enpresako langileek greba mugagabea deitu dute

Eitb.com egiten duten M4F enpresako langileek greba mugagabea deitu dute

M4Fko zuzendaritzarekin egindako bileratan, konpainiako buruzagien immobilismoaren aurrean langileek, aho batez Greba Mugagabea deitzea adostu dute. Lanuztea ekainaren 23an, igandean, hasiko da.

M4Fko zuzendaritzak enplegu-erregulazioko espedientea ez aplikatzeko aukerarik mahai gainean ez duela jarri salatu nahi du enpresa-batzordeak. M4F konpainiak, eitb.com webguneko eduki eta teknika arlo osoa eramateaz gain, Eusko Jaurlaritzarentzako, EITBrentzako, Bilboko Alondegiarentzako multimedia edukiak egiten ditu.

Espedienteak 31 langilerengan izango du eragina: 27 langile kaleratuko dituzte (% 42), eta beste lau langileri lanaldia % 50 murriztuko diete. Gainera, M4F enpresako zuzendaritzak % 25eko soldata-murrizketa planteatu du gainerako langile guztientzat.

Maite Iturbe EITBko zuzendari berria erabakiarekin zerikusirik ez duela azaltzen saiatu da azken egunetan. M4Fk aurkeztutako espedientearekin "zerikusirik ez" duela adierazi zuen Iturbek Eusko Legebiltzarrean. EITBko webguneari zerbitzua emateko, Juan Diego Casals (VILAU auzian inputatuta dago) EITBko gerente ohiak M4F 2008an sortu zuela gogorarazi nahi dio enpresa-batzordeak Maite Iturberi. Azpinkontratan parte-hartzea du EITBk, eta baita erakunde publikoaren barruan diru publikoarekin sortu diren enpresa guztiek ere (VILAU, Expressive…)

EITBNET SAk %10eko partaidetza du M4Fn, eta Expressive SLk beste %15ekoa. Era berean, EITB Expressive SL enpresaren zati baten jabe da.

EITBko zuzendarien gezurrak salatu nahi ditu M4Fko enpresa-batzordeak. Nahikoa da, ez saiatu herritarrak engainatzen. Erakunde publikoak Interneteko enpresari egin dion ekarpena % 33 murriztu du aurten, eta, beraz, erantzukizuna du hartu diren neurrietan.

Maite Iturbek EITBn ‘XXI. Mendeko eredu bat’ sortu nahi duela errepikatu du behin eta berriro, baina jarraian 600.000 euroko (% 33) murrizketa egin du Interneteko aurrekontuan. Nahiko bitxia da eta bere adierazpenetan mendez okertu dela ematen du.

EITBren murrizketek eta M4Fko zuzendaritzak egindako kudeaketa txarrak eraman gaituzte egoera honetara, baina beti egiten duten bezala langileek ordaintzea nahi dute, nahiz eta erantzukizunik ez izan. Langileak ez gaude horretarako prest eta ez dugu onartuko.

 

LAB SAREAN
{module[111]}


 

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...