2025-04-01
HomeEkintza PolitikoaEhunadaka enpresa komite, eragile eta norbanakok bat egin dute enpleguaren aldeko mobilizazioekin

Ehunadaka enpresa komite, eragile eta norbanakok bat egin dute enpleguaren aldeko mobilizazioekin

Enpleguaren defentsan martxoak 9rako deitutako manifestazioak Euskal Herri osoko ehundaka enpresetako milaka langileren babesa jaso du. Deitzaileek, Borrokan dauden Langile Batzordeak, poztasunez hartu dute deialdia dinamika bateratzaile bezala ulertu delako, hori adierazten baitu enpresa komite “asko eta askotan” aho batez atxikimendua eman izana.

Sektore oso ezberdinetako enpresa eta langileak egin dute bat Bilbo eta Iruñeako mobilizazioekin. Eragile sozialen aldetik ere sustengu garrantzitsua jasotzen ari da, besteak beste, bazterketa sozialaren kontrako Berrio Otxoak edota Desjabetzen Kontrako Stop Desahucios taldeak.

Norbanakoen aldetik ere jasotako babesa aipagarria da, eremu ezberdinetako jendeak egin duelarik bat mobilizazioen arrazoiekin; irakasleak, ekonomilariak, idazleak, kirolariak… 

Gasteizko Gobernuari mezua
Deiatzaileek Gasteizko Gobernuak aplikatu nahi duen jardunaldia luzatzeko dekretua salatu nahi izan du prentsaurrean, jardunaldia luzatzea “Langileen kontrako erasoa izateaz gain, enpleguaren kontrako eraso zuzena” baita.

Lana banatzearen garrantzia azpimarratu dute eta Gasteizko Gobernuak hartutako erabakia horren kontrajarrian dagoela salatu dute. Honelako erabakiak hartzen dituen Gobernu baten aldetik langileok ezer gutxi espero dezakegula gaineratu dute, “lanean zein langabezian gaudenak”.

Honelako politikak salatzeko larunbatean Bilbo eta Iruñean enpleguaren defentsan izango diren manifestazioetan parte hartzeko deia luzatu dute berriz ere. Bilbon Jesusen Bihotzean 17:30etan eta Iruñean 18:00etan Autobusetatik.
 

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko Hezkuntza Publikoko irakasleen greba egun arrakastatsua

Greba zikloaren 8. greba jarraipen zabala izan du. Milaka langile mobilizatu dira Bilbo, Donostia eta Gasteizen egindako manifestazioetan.

Grebara deitu dugu Arabako egoitza eta etxebizitza komunitarioetan apirilaren 9an eta 10ean, lehen hitzarmena lortzeko borrokan

LABek eta ELAk proposamen bat eman diogu Aldundiari, bere lehen testuari erantzuteko. Sindikatuok ez dugu onartuko langileen lan-baldintzak nabarmen hobetuko ez dituen hitzarmenik.

Lan ikuskaritzak arrazoia eman digu eta PEPSICO zigortu du 2023ko arazoaren 30eko Greba Feminista Orokorrean izandako jarrera dela eta

Dena LABek sartu genuen salaketa baten harira izan da. Honen arabera, frogatuta geratu da grebalariak ordezkatuak izan zirela.