2025-03-22
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaEgungo politikek pobreziara garamatzatela salatu dute eragile sozial eta sindikalek Donostian

Egungo politikek pobreziara garamatzatela salatu dute eragile sozial eta sindikalek Donostian

GUNE plataforma osatzen duten eragile sozial eta sindikalek pobreziaren eta prekarietatearen kontra abiatutako kanpainaren baitan eta "Enplegu prestazioan eta babes sozialean politika propioak" lemapean, LANBIDEk Donostiako Gros auzoan duen bulegoen aurrean mobilizatu ziren egungo politikak prekarietara garamatzatela salatzeko.

Otsailaren 3an Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalek aurkezturiko pobreziaren eta prekarietatearen aurkako kanpainaren baitan, atzo Donostiako LANBIDEren egoitzaren aurrean mobilizatu ziren egungo politika antisozialek biztanleriaren gehiengoaren pobretzea dakarrela salatzeko.

Aurkezpen prentsaurrekoan esan bezala, plataformak egoera honetatik atera ahal izateko hartu beharreko neurriak gogorarazi zituzten.

Kanpainari lotuta ere, datorren martxoaren 3an Bilbon burutuko den goi bileran Troikaren politikak langabezira kondenatzen gaituztela salatzeko sindikatu eta eragile sozialek mobilizazio ezberdinak egingo dituztela gogoratu zuten.

Martxoak 3ko mobilizazioak
Troika eta bere konplizeak GO HOME!

– Goizeko 10:00etan Manifestazioa Arriaga eta Jesusen Bihotzetik.
– 16:00etan Hitzaldia EHUko paraninfoan.
– 19:00etan Manifestazioa Euskadi Plazatik.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Sunsundeguin ekintzara pasatzeko deia egiten du

Une honetan 300 lanpostu baino gehiago daude jokoan Altsasun; etorkizunerako estrategikoa dirudien sektore batean, merkatua duen produktu batekin. Sunsundegui azaroaren 5ean borondatezko hartzekodunen konkurtsoan sartu zenetik 4 hilabete betetzera doazenean, legezko epeak erretzen joan dira. Oraindik ez da zehaztu balizko inbertsore baten aukerak aurrera egingo duen ala ez.

LABek Hezkuntza Saileko sukalde eta garbiketako langileen hitzarmena sinatu du 16 urteren ondoren

Azken urteetan hamaika mobilizazio, greba, salaketa egin ditugu Hezkuntza Saileko kolektibo feminizatuenaren eta lan baldintza prekarioenak dituenaren lan baldintzak errespetatu eta hobetu daitezen. Pribatizazio prozesu bortitzena jasan duen sektorea da, zerbitzuetako lan batzuk azpikontratatuta baititu sailak.

Premiaz, Palestinaren alde kalera

LABek bat egiten du Gernika-Palestinak deituta bihar 17:30ean Donostian egingo den manifestazioarekin.