2024-12-22
HomeUncategorizedEgungo ereduaren ustelkeriaren aurrean diru publikoa modu publikoan gestionatzea da gakoa

Egungo ereduaren ustelkeriaren aurrean diru publikoa modu publikoan gestionatzea da gakoa

Azken egunetan korrupzioaren kontrako operazioak biderkatu egin dira arazo hau pertsona batzuen kontua dela irudikatu nahian. LABeko idazkari Nagusi den Ainhoa Etxaidek Arantxa Sarasola, Zerbitzu publikoetako Federazioko idazkariarekin batera eman duen prentsaurrekoan argi utzi nahi izan du arazoa ez dela jende ustela dagoela baizik eta ustelkeri hori sistemikoa dela eta gaur egungo sistema beharrezkoa dela ustelekeria guzti hau egon dadin.

Gaur egungo sistema bera da gutxi batzuei diru publikoan eskua sartzeko aukerak eta bideak ematen dituena, baina horri ez diote erreparatu nahi, ez diote benetan arazoari aurre egin nahi atzean interes gehiegi daudelako. “Badakigu pertsona asko aberastu direla ustelkeria honi esker, ustelkeri hau ez da berria” gehitu du Etxaidek. Egoera larria izanik ere jakina da “ustelek ez dutela ustelkeria garbituko”, are gehiago, badakigu egiten ari diren hori ez dagoela ustelkeria konpontzeari begira zuzenduta baizik eta euren sinesgarritasun arazoa zuzentzeko asmoz baizik.

Guzti honekin “madrilera begira jarri gara baina hemen ere egoera ber bera da, Euskal Herrian ere ustelkeria badago eta jende askok dirua egin du honela”. Adibideak ez dira falta, hor daude bezteak beste CAN Nafarroako dieten kasua, Gipuzkoako ogasunean gertatutakoa posible izateko jende bat beste norabait begira egon da, edo Patxi Lopez-k Collantes-en arteko negozioak.

Etxaideren ustez larriena “ustelkeri zuria, legezkoa dena” da eta hori da benetako arazoa, hau da politika gutxi batzuen interes pribatuen arabera erabiltzen denean eta praktika hori tamalez orokorra da. Idazkari Nagusiak hor kokatu ditu adibidez pribatizazio prozesuak, “lagunek negozioa egin dezaten”, edo bateragarritasun eredua non pertsona batek kobratu dezaken alderditik, ardua politikoa izateagatik edo administrazio kontseiluan egoteagatik. Idazkari nagusiak salatu du korrupzio zuriari ez zaiola begiratzen.

Honen aurrean LABek justizia soziala eskatzen du, ez baita egia gure eskubideetan edo zerbitzu publikoetan diru gehiegi erabiltzen denik. Guk ez dugu itun bat nahi hauen aurpegia garbitzeko guk benetan sistema demokratiko baterako prozesu demokratizatzaile bat nahi dugu. Hau guztia konponduko da politika eredu berri bat definitzen badugu, benetan kontrol soziala badago eta erabakiak herritarren mesedetan hartzen badira eta ez gutxi batzuen benefiziorako. Etxaidek argi utzi du “diru publikoa modu publikoan” gestionatu behar dela eta orain da momentua aldaketa guzti hauek egiteko.

Zerbitzu publikoan egungo ereduaren gainean LABek egiten duen kritika
Hau ez da beraz LABentzat egoera berria ezta ustekabea, hau zerbitzu publikoen gaur egungo ereduaren gainean LABek egiten duen kritika orokorraren ardatza dugu: urteak egin ditugu zerbitzu publikoetan ustelkeria praktika hauek salatzen, ze horrelako jokabideek kolokan jartzen dutena ez baita soilik politikagintzaren sinesgarritasuna baizik eta zerbitzu publikoak beraiek (diru publiko gutxiago zerbitzu publikoen sarerako, pribatizazioen bidez zerbitzu publikoen kalitatean galera, lan baldintza okerragoak, …). Horregatik LABentzat funtsezkoa izan da ustelkeria berezko osagarria duen zerbitzu publikoen ereduaren kontra gure irakurketa kritikoa egitea, eta baita honen kontra borrokatzea. 

Hala, sindikatuari dagokion esparru propio horretatik, negoziazio kolektiboaren ariketatik LAB izan da aitzindaria zerbitzu publikoen pribatizazioaren aldarrikapena hitzarmenak sinatu ala ez sinatu elementu determinante gisa planteatzen. Honetaz gain, hori nahikoa ez dela irizten diogulako, zerbitzu publikoen erabakiak hartzeko langileen eta herritargoaren parte hartzea nahitanahiezko baldintzatzat ere planteatzen dugu. Baina han hemen, dugun indar korrelazioaren arabera, norabide honetan sinatu/lortu ditugun akordioak izanik ere, non zenbait kasutan pribatizazioei buelta ematea ere lortzen ari garen, konsziente gara akordio hauen bidez soilik ez dugula lortuko ustelkeriarekin bukatzea.

Izan ere, Ainhoak ondo azaldu duen bezala, arazoa sisteman bertan baitatza, honen froga argiak, denboran berriak gainera honakoak ditugu:

  • iazkoan Kongresuan, PNV eta UPNren laguntzarekin PPko Gobernuak Udal Legearen erreforma onartzen du besteak beste honako xedapenak jasoz: udal zerbitzu publikoak halabeharrez zeharkako kudeaketa izan behar dutela (alegia, pribatizatuak egon behar dutela) baldin eta kudeaketa hori ekonomikoki sostengarriagoa dela frogatzen bada (zeren kontura? langileen baldintzak, zerbitzuaren kalitatea, …).
  • EAEn esaterako, Gobernuak aurkeztu berri duen Euskal Administrazio Publikoen Legearen Proiektuaren errealitatearekin topo egiten dugu. Zein da lege horrek erakusten digun errealitatea? Bada, Jaurlaritzak, gure administrazioak arautzean, horrelako praktikei bizkarra emango dien legedia egin beharrean guztiz kontrakoa egiten duela, alegia, lege bat zerbitzu publikoen pribatizazioak ahalbidetu eta arau bilakatzen jarraitzen duena, lege bat non langileen eta herritarren parte hartzeko eskubidea ezer erretorikoa baino ez diren, eta lege bat non are gehiago, zerbitzu publikoen gestioa kontrolatzeko agentzia bat bai planteatzen den, baina non aipatutako dena delako agentzian erakunde instituzionalak baino egongo ez diren neurrian, berau itxurakeria hutsa den.

LABen ustez ustelkeria sistemikoarekin bukatu nahi badugu funtsezkoa da herri bezala joko arau batzuk definitzea, zerbitzu publikoak babestu eta ustelkeria praktikak baztertzea xede izango duen legedia. Lege honek oinarrizko bi ardatz izan behar ditu:

·      zerbitzu publikoen gaineko erabakiak, ebaluazioa eta kontrola ezin dira gelditu soilik unean uneko gobernarien esku, eta horretarako, langile zein herritarren esku hartzerako mekanismoak definitu behar dira.

·      Zerbitzu publikoen pribatizazioa guztiz mugatuko duten borondate politikoak behartu behar ditugu, eta horretarako legedia definitu, are gehiago, gure ustez errebertsio prozesuak egiten hasteko borondate politikoak eta marko legalak osatzen hasi beharko ginateke.

Bien bitartean egiten diren ustezko atsekabe adierazpen politiko oro itxurakeria besterik ez dira izango.

 

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...