2025-03-22
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaEAJk menpekotasuna duten pertsonen eta zerbitzua eskaintzen dieten emakumeekiko egiten duen apustua...

EAJk menpekotasuna duten pertsonen eta zerbitzua eskaintzen dieten emakumeekiko egiten duen apustua agerian utzi du Barakaldoko Udalean

LAB sindikatuak, Barakaldoko Udaleko atzoko plenoan, sindikatuen dinamikaren baitan aurkeztu zen Etxez Etxeko Lagunta Zerbitzuaren defentsan aurkeztutako mozioaren inguruan honakoa adierazi nahi du: EAJko alkateak bere boterea erabili du mozioa puntuka bozka dadin eragozteko, ulertuta 6tik 5 puntu lehenengoarekin lotuta zeudela, zeinetan zerbitzuaren errebertsioa adosten zen.

Mozioa blokean eztabaidatu zuten, eta osoko bilkurak baztertu egin zuen, EAJ eta PPren kontrako botoekin, PSOEren abstentzioarekin eta EH Bildu eta Irabaziko aldeko botoekin. Mozioa puntuka onartzeko gehiengoa zegoen, baina udalbatzan ez da horrela gertatu. Gainera, zerbitzu hau hamarkadez eskaintzen ari diren langileei bizkar eman zaie, aitortza bat nahi zutenei; euren lanaldiak bermatzeko, subrogazioa, aldi baterako langileentzako lan-boltsa arautuak, orduko prezio nahikoa laneko hobekuntzetarako, lan osasuneko neurri prebentibo nahikoak eta zerbitzuaren garapenerako kontrol mekanismoak exijitzen zituztenei. PSEk bere abstentzioarekin, eta EAJren maniobra antidemokratikoaren aurrean, men egin dio azken honen zerbitzu sozialen ereduari.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Sunsundeguin ekintzara pasatzeko deia egiten du

Une honetan 300 lanpostu baino gehiago daude jokoan Altsasun; etorkizunerako estrategikoa dirudien sektore batean, merkatua duen produktu batekin. Sunsundegui azaroaren 5ean borondatezko hartzekodunen konkurtsoan sartu zenetik 4 hilabete betetzera doazenean, legezko epeak erretzen joan dira. Oraindik ez da zehaztu balizko inbertsore baten aukerak aurrera egingo duen ala ez.

LABek Hezkuntza Saileko sukalde eta garbiketako langileen hitzarmena sinatu du 16 urteren ondoren

Azken urteetan hamaika mobilizazio, greba, salaketa egin ditugu Hezkuntza Saileko kolektibo feminizatuenaren eta lan baldintza prekarioenak dituenaren lan baldintzak errespetatu eta hobetu daitezen. Pribatizazio prozesu bortitzena jasan duen sektorea da, zerbitzuetako lan batzuk azpikontratatuta baititu sailak.

Premiaz, Palestinaren alde kalera

LABek bat egiten du Gernika-Palestinak deituta bihar 17:30ean Donostian egingo den manifestazioarekin.