2024-12-22
HomeEkintza SozialaPolitika sozialaEAJk eta PSE-EEk Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztutako DSBEren Lege proposamenaren helburua egungo babesa...

EAJk eta PSE-EEk Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztutako DSBEren Lege proposamenaren helburua egungo babesa gehiago murriztea da

Proposamenaren xedea 2008-ko legea aldatzea da. Proposatutako aldaketek prestazioak eskuratzeko modua gogortzen dute kasu gehienetan, Hego Euskal Herriko bazterketa soziala eta pobrezia maila kezkagarriak diren testuinguruan. 2008 eta 2016 bitartean, %62 gehitu artatutako pertsona kopurua da.

Proposamenaren xedea 2008-ko legea aldatzea da. Proposatutako aldaketek prestazioak eskuratzeko modua gogortzen dute kasu gehienetan, Hego Euskal Herriko bazterketa soziala eta pobrezia maila kezkagarriak diren testuinguruan. 2008 eta 2016 bitartean, %62 gehitu artatutako pertsona kopurua da.

Proposamenak ere, prestazioak eskuratzeko modua gogortzen du kasu gehienetan, 2008tik hona pobrezia errealeko arriskuan dagoen eta arretarik jaso ez duen pertsona kopurua % 25 hazi den momentu batean.

Gainera, DSBEren zenbatekoa guztiz askieza da, eman diren murrizketak eta gero. Horrek, egungo araugintzak 2008ko legeak hasieran zituen aurreikuspenetatik %13,5 murriztu du laguntza, 2008 eta 2017 bitartean eros ahalmenean %11,9 galduz.

LABek hurrengo eskariak luzatzen ditu, idatziz edo eta, Lege Biltzarrean egindako interbentzio desberdinetan egin bezala:

• DSBEren erreformari buruzko eztabaidak EAEko Babes Sozialeko Ereduari buruzko eztabaida zabaltzen lagundu beharko liguke. Eztabaida honetan agerian utzi beharko litzateke, lan-harremanen eta gizarte segurantzaren alorrean eskumenik ez izateak, Madrilen erabakitako lan-erreformek eta pentsio-murrizketek eragindako ondorioei DSBEren bidez aurre egin behar izatera garamatzala.

• Jendartea nahiz enplegua prekarizatzeko prozesuari aurre egitea. Prozesu hauen arduradun zuzenak enplegurako politika aktiboak dira, enpresarien neurrira egiten baitira, prekarizazioa sustatuz eta sarituz.

• Babes Sozialena EAE Europa Batasuneko bataz bestekoaren mailara heltzea.

• DSBE jasotzeko aukera izan lezakeeen pertsonen %30a prestaziorik gabe ez gelditzeko neurriak finkatu beharko lituzke proposamenak.

• Txerta dadila proposamenak izan lezakeen genero-eragina.

• Sistemaren iraunkortasunak ezin du baldintzarik txarrenetan dauden pertsonentzako baliabideak murriztean oinarritu: zerga-erreforma bidezko bat da behar dena, izurrura zigortzearekin batera.

Esparru honetan dugun atzerakada ekiditeko, agenda politikoaren erdian, prekarietatea eta pobreziaren kontrako borroka kokatzearen garrantzia azpimarratzen dugu. Horretarako, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Herri Ekimen Legegilea Lege Biltzarrean erregistratu du. Bere helburua egungo babes sistema aldatzea da, hobetzeko.

 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...