EAJ eta PSN interpelatuko ditugu martxoaren 8an, zaintzaren sektoreetako langileen lan baldintzen defentsan

Mugimendu Feministak arratsalderako deitutako mobilizazioekin bat egiteaz gain, Bilbon, Donostian eta Gasteizen mobilizatuko gara goizean, EAJ buru duen Foru Aldundien aurrean, eta Iruñean, PSN-ren egoitza aurrean. 11:00etan izango dira protestak, zaintza negozio iturri bilakatu dutenen kontra.