2025-03-18
HomeEkintza SozialaPolitika sozialaEAJ eta PSEk Gipuzkoako Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntzan egin nahi dituzten murrizketak...

EAJ eta PSEk Gipuzkoako Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntzan egin nahi dituzten murrizketak onartezinak dira

Eskandalua da pobrezia Euskal Herri osotik hedatzen ari den bitartean eta milaka pertsona enplegurik gabe dagoenean, hauen gehiengoak (%67,8) inolako prestaziorik ez jasotzea edo jasotzen dutenean, hilabete amaierara heltzea ahalbidetzeko nahikoa ez izatea. Honekin lotuta, Gipuzkoako Foru Aldundiak, EAJ y PSEren eskutik, Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntzak (DSBL) murriztu nahi dizkie gehien behar duten pertsonei.

Neurri honek ondorioak izango ditu familia askorentzat. EAJ eta PSEren asmoak baietzatzen badira, aurten, urte erdialdetik aurrera ikusiko dute nola murrizten dituzten Laguntzak, bien bitartean, politiko berdinek zalantzarik ez dutenean aberatsei zerga gutxiago ordaintzen laguntzeko, adibidez, Gipuzkoan zegoen aberastasun handien zerga kenduz.

Argiak dira iazko datuak. 2015ean zehar 1.440 familiak jaso dituzte Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntzak. Gogora dezagun 2012an sortu zela azken hau, Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan (DSBE) egindako murrizketei aurre egiteko.

Gogora dezagun EAEn DSBE jasotzen dutenen %19a soldatapeko langileak direla. Honek argi erakusten du enpresario batzuk krisia erabiltzen dutela soldatak jaisteko. Gipuzkoan, 3.010 pertsonek jasotzen dute DSBE euren soldata osagarritzeko, hilero gorantz doan kopurua.

Horregatik LABetik exijitzen dugu behar duten pertsonei DSBL mantentzea. Pentsa dezatela pertsonengan, egin dezatela lan guztiei laguntzeko eta laguntza sozialetan ezarritako murrizketak indargabetu daitezela.

Erabiltzen diren argudioak, dei efektuari dagozkionak esaterako, diskurtso xenofoboak izkutatzen dituzten aitzakiak baino ez dira, guztiz onartezinak direnak baina gero eta gehiago ari direnak zabaltzen, Europa zein Euskal Herriko politikoen artean. Ikusten dugu nola erabiltzen diren gero eta gehiago murrizketak ezarri edo errefuxiatuak kanporatzeko.

Gaur, inoiz baino gehiago, instituzio publikoek neurria eman behar dute, beharrizan sozial larriak dituztenen aurrean, jan eta duintasunez bizitzeko aukera izan dezaten, edozein lekutakoak izanda ere.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bi langile hil dira aurten luma garabiak erabiltzen ari zirela

S.F.P. 62 urteko langilea hil da gaur goizean, eraikuntza lanetan ari zela, Arratzun, Bizkaian. Amuriza Cubiertas y Rehabilitaciones, SL enpresako langilea, luma garabi batekin baserri batetako teilatura materiala igotzen ari zela, goi tentsioko kable batera gerturatu da eta deskarga bat jaso du.

Mahai Orokorreko sindikatuok greba deitu dugu apirilaren 9rako Nafarroako Administrazio osoan

LAB, AFAPNA, CCOO, ELA eta UGT sindikatuok prentsaurrekoa eman dugu Mahai Orokorrean langile publikoen lan-baldintzen benetako negoziazioa eskatzeko, foro horrek baitu langileen zilegitasuna eta babesa.

Marinaledan egindako SAT sindikatuaren IV. Kongresuan parte hartu du LABek

Sindikatua eraiki, herria eraiki lelopean egin du bere IV. Kongresua Andaluziako SAT sindikatuak; ekintza sindikalean jauzia emateko eta kapitalismoa gainditzeko Andaluzia burujabearen norabidean aurrera egiteko bokazioarekin.