2024-12-22
HomeUncategorizedEAEko gobernu kontseiluak zerbitzu publikoetako langileon lan baldintzetan inposizio eta murrizketa berriak...

EAEko gobernu kontseiluak zerbitzu publikoetako langileon lan baldintzetan inposizio eta murrizketa berriak iragarri ditu

Aurrekontuen aurreproiektua aurkeztekotan dagoenean, EAEko gobernu kontseiluak zerbitzu publikoetako langileon lan baldintzetan inposizio eta murrizketa berriak iragarri ditu. Honenbestez, PNVk zuzentzen duen EAEko Gobernuak LABek urtarrilaren 11n Mahai Orokorra biltzeko aurkeztutako eskariari bizkar ematen dio, eta langileen lan baldintzak negoziatzeari uko egiten dio. LAB urtarrilaren 31n Lakuan mobilizatu egingo da lan baldintzak negoziatzeko eskubidearen alde, eta negoziatzeko euskal esparruaren defentsan.

Patxi Lopezen Gobernuak 2010 eta 2011ko lan baldintzak negoziatzeko Mahai Orokorra 2009ko azaroan bildu eta ELA, CCOO eta UGTrekin akordioa sinatu zuenez geroztik Jaurlaritzaren menpeko zerbitzu publikoetako langileen lan baldintzak inposizioz ezarri dira, Espainiar Gobernuaren eta Jaurlaritzaren inposizioz.

Akordio harrez geroztik eta akordioa bera ezerezean utziz, murrizketak bata bestearen atzetik inposatu egin zaizkio zerbitzu publikoetako langileriari: soldatek eroste ahalmena galdu dute (2010eko %5eko murrizketa, 2011 eta 2012ko izozketak eta 2012ko estra kentzea), Lan Eskaintza Publikoak (OPE) egitea galarazi dute, ordezkapenak egitea mugatu dute, gaixotasun bajengatik ordaintzen ziren osagarriak murriztu, …

Inposizio hauek jatorri bikoitza dute, zein baino zein kezkagarriagoa, espainiar legediaren oinarrizko izaera eta Jaurlaritzaren Gobernuaren alde-bakarreko erabakia murrizketak aplikatzeko.

Jaurlaritzaren Gobernua berriaren ekintzengatik lehengo Gobernuaren jarrera berdintsua sumatzen du LABek: Espainiar Gobernutik ezarritako murrizketak, eta murrizketa propioak alde bakarrez aplikatzea.

Azken batean, Urkulluren Gobernu honek zerbitzu publikoen alorrean gaurdaino hartu dituen erabaki guztiak norabide horretan kokatuta baitaude:

• 2012ko Gabonetako paga kendu dute
• berrordainketa sanitarioa martxan jartzeko sistema prestatzen ari dira
• hezkuntza erreformaren Espainiar Gobernuaren aurreproiektuan kolaboratzeko prestutasuna (Rajoyren aldetik errefustatua izan dena)
• eta orain gainera 2013ko aurrekontuen proiektua prestatzen dihardute 2013ko soldaten izozketaren eta pertsonal gastuen izozketaren jarraibide ekonomikoaren gainean, eta – LABek Mahai Orokorra biltzeko luzatutako idatzizko eskariari bizkarra emanez – langileon ordezkariokin ezertxo ere negoziatu gabe.

LABek oso larria deritzogu PNVren Gobernu honen jarrerari, larria inposizio hauek ezartzeak dakartzan ondorioengatik, enplegu publiko suntsitzen, lanean dauden pertsonen lan baldintzak okertzen eta zerbitzu publikoak suntsitzen jarraituko dutelako, baina larria baita lan baldintzen eta zerbitzu publikoen gaineko erabakietatik langileok gero eta gehiago urrundu nahi gaituztelako.

LABentzat negoziatzeko eskubidea funtsezkoa da, izan ere zenbat eta negoziatzeko aukera txikiagoa izan orduan eta gehiago urruntzen baikaituzte bai gure lan baldintzen erabakietatik zein zerbitzu publikoen sistemaren definizio eta kontroletik. Zentsu honetan, ez dugu etsiko ez espainiar gobernuaren inposizioen aurrean, ezta bertoko gobernuen alde bakarreko erabakien aurrean, eta negoziatzeko gure esparru propioaren zein negoziatzeko eskubidearen alde borrokan jarraituko dugu.

Hala, mobilizazio agenda oso baten baitan urtarrilaren 31n Lakuan mobilizatuko gara Mahai Orokorra bildu dezala, eta datorren urtean zerbitzu publikoetan zein lan baldintza eta enplegu publiko berrian zer inbertsio egiten den negoziatu nahi dugula, eta aurrekontuek horretarako beharrezkoak diren partidak jasotzea nahi dugula exijitzeko Urkulluren Gobernuari.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...