LAB, UGT eta CCOO sindikatuok, apirileko bigarren astean greba eta mobilizazioei ekingo diegu Lakuako Hezkuntza Sailak aldebakartasunez proposatutako jantokien kudeaketarako araua bertan behera gelditzea exijitzeko. Era berean, gure bide orrian hezkuntza komunitatearen parte hartzea sustatzea eta eragile aktiboa izatea daukagu.
Arau berriaren proposamena publiko egin zen momentutik, hezkuntza komunitate guztia agertu da proposamen honen aurka, eta momentu horretatik, erantzun bateratua artikulatzeko gogor lanean aritu gara hezkuntza eta eragile sozial desberdinekin. Hurrengo asteetan publiko egingo ditugu agenda mobilizatzailearen nondik norakoak eta zehaztapenak.
Erantzun bateratu eta indartsua ematea izango da Hezkuntza Sailak aldebakartasunez hartutako erabakia bertan behera gelditzeko modu bakarra eta irizpide horri jarraiki, gogor lanean jarraituko dugu hurrengo aste hauetan zehar.