2025-03-20
HomeUncategorizedEAEko eskola jangeletako lanaldi murrizketak salatzen ditugu

EAEko eskola jangeletako lanaldi murrizketak salatzen ditugu

Ikasturtearen hasierarekin, LABek berriro salatzen du eskola jangeletako egoera. EAEko Hezkuntza Sailak berriro murriztu du eskola jangeletako langileen lanaldia, ikasturte hasieran ikasle guztiak egoten ez direla argudiatuz eta, horregatik, ez dela beharrezkoa langileen lanaldia murriztea. Erabaki honen ondorioz, ikasleak denbora gutxiagoan pilatzen dira, talde handiagoak sortu eta txandak kenduz.

Sailak agindu du lanaldiak ezin direla ordubetetik gorakoak izan, honek ikasleak pilatzea dakar eta denbora laburragoan jan beharra, batez ere, ordu horretan txanda ezberdinak ezarri behar badira.

LABek salatzen du EAEko Hezkuntza Sailaren apustu honek ikastetxearen eranskin huts bezala tratatzen duela eskola jangela, heziketa proiektutik kanporatuz.

Hauxe da espazio honi ematen zaion hezkuntzaren kalitatea, behin eta berriz heziketa espaziotzat jotzen dutena, baina inoiz ez dute horrela tratatzen, baliabideak etengabe murrizten baitituzte. Era berean salatzekoa da langileei ematen zaien tratua. Nagusiki emakumeak dira, itzelezko prekarietate egoera bizi dutenak, lanaldi murriztuak edo prestakuntza falta. Gure ustez, prestakuntzarena ezinbesteko elementua da figura hau heziketa espazio honetara egokitzeko.

LABek kanpaina abiatuko du ikastetxeetako sektore ezberdinetako iritziak jasotzeko, egoeraren diagnostiko bat egiteko eta aldatzeko proposamenak egiteko.

Gure ustez, jangeletako egungo kudeaketa sistema ez da baliozkoa eta ez da hezkuntza sistemaren propioaren benetako beharrei erantzuteko gai.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Manifestazioa Iruñean apirilaren 5ean soldata eta pentsio duinen alde

Gaur Iruñean egin den prentsaurrekoan parte hartu dugu. Jarraian dituzue edukiak:

Grebak eta mobilizazioak Arabako egoitzetan herrialdeko hitzarmenaren alde eta zaintza sistema publiko eta komunitarioa eskatzeko

Arabako Aldundiaren pribatizazio joerek egoera larrian jarri dituzte bai langileen bizi-baldintzak baita zaintza-sistema ere. Horregatik, beste behin ere, adinduen egoitzetako langileak atzo eta gaur grebak egin eta kalera irten gara lan hitzarmen probintziala negoziatzeko eta zaintza publiko eta komunitarioko sistema bat aldarrikatzeko.

Gipuzkoako egoitzetako langileek hitzarmen duina exijitu dute

Gipuzkoako egoitzetako langileek elkarretaratzea egin dute gaur Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, Donostian, hitzarmen duina eskatzeko.