2025-03-20
HomeEkintza SozialaEAEko 2014ko aurrekontu orokorrak salatu ditu LABek Gasteizen

EAEko 2014ko aurrekontu orokorrak salatu ditu LABek Gasteizen


Eusko Legebiltzarrean EAEko 2014ko aurrekontu orokorrak onartzeko ohiko bilkura burutu den egunean LAB sindikatuak protesta egin du Gasteizen aurrekontuen kontra. Aldi berean, sindikatuak egiten duen eta pasadan abenduaren 13an eskainitako agerraldian aurkezturiko balorazioa erregistratuko du Legebiltzarrean.


EAEko aurrekontuak baloratzeko orduan LABek Banketxeen eta Euskal Herriko politikan agintzen duten enpresa nagusien neurrira egindako aurrekontuak direla salatzen du. Partidetan gastu finantzieroa biderkatu izana eta iruzur fiskalen arazoari ez aurre egiteko erabakia adibide garbia dira. Aurrekontu hauekin pobrezia zabalduko dela iritzi dio LABek, murrizketak betiko lekuan ematen baitira (aurrekontuek programa sozialerako 415,4 milioi gutxiago aurreikusten ditu).

Euskal Herrirako eredu propio baten beharrari erantzuten ez dioten aurrekontuak
Pasadan abenduaren 13an Etxaidek esan bezala "Krisiari aurre egiteko irtenbide propio baten eraikitzea baztertuz egin dira aurrekontuak" eta bere printzipioak Madrileri lotuak eta Madrilek dionaren arabera eginak dira. Sindikatuak sekulan egon den parlamenturik abertzalenean inoiz baino aurrekontu españolistagoak egingo dira salatzen du.

LABen ustez aurrekontu hauekin politika propioak baztertzea eta politika berdinekin jarraitzea erabaki dute, eta honen aurrean, alterbatiba Euskal Herriko Karta Sozialaren eratzetik pasatzen dela azpimarratu du. Alternatiba, Etxaideren hitzetan, "ez da instituzioetatik etorriko, ez dute gaurko gobernuek egingo. Egoera aldatzeko politikak aldatu behar dira, arazoa ez da ekonomikoa, politikoa baizik". Borondatea ezaren aurrean mobilizazioa eta presioaren beharra ere aldarrikatu du LABek.
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Amaitu da SDA Factory-ko langileak kaleratzeko kontsulta aldia

Jarraian irakur dezakezue SDA Factory-ko enpresa-batzordearen oharra.

ELAk, CCOOek eta UGTk maiatzeko aurreakordioa okertzen duen hitzarmena sinatu dute Bizkaiko ostalaritzan

Gai garrantzitsuak eta sektorearen zati bat kanpoan uzten dituzte.

LABek Eusko Jaurlaritzari eskatu dio unibertsitate publikoa indartu dezan, behar den inbertsioa eginez

LABek elkarretaratzea egin du Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, EHUk pairatzen duen azpifinantzaketa salatzeko eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuari unibertsitate publikoa indartzeko eskatzeko.