2025-03-22
HomeLAB SindikatuaDurangaldeko LABek Maiatzaren Lehenera deituz elkarretaratzea egin zuen apirilaren 19an

Durangaldeko LABek Maiatzaren Lehenera deituz elkarretaratzea egin zuen apirilaren 19an

Durangaldeko LABek mobilizazio egin zuen pasadan ostiralean Maiatzaren Lehenera deituz eta egunean izango diren ekimenen berri emateko. Besteak beste, eguerdiko ekimenean Ainhoa Etxaideren, LABeko idazkari nagusia, parte hartzea izango dela jakinarazi zuten.

Goizean, 10:30etan, Kotxe karabanak egingo dira Zornotzako LIDLen, Durangoko Tariban, Elorrioko Nizeto Urkizutik eta Ermuko Merkatutik abiatuta. Eguerdiko 12:30etan Manifestazioa egingo da Txiki Otaegitik hasita eta manifestazio bukaerako mitinean LABeko idazkari nagusia den Ainhoa Etxaidek hartuko du hitza.

Ekitaldiaren amaieran herri bazkaria izango da.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Sunsundeguin ekintzara pasatzeko deia egiten du

Une honetan 300 lanpostu baino gehiago daude jokoan Altsasun; etorkizunerako estrategikoa dirudien sektore batean, merkatua duen produktu batekin. Sunsundegui azaroaren 5ean borondatezko hartzekodunen konkurtsoan sartu zenetik 4 hilabete betetzera doazenean, legezko epeak erretzen joan dira. Oraindik ez da zehaztu balizko inbertsore baten aukerak aurrera egingo duen ala ez.

LABek Hezkuntza Saileko sukalde eta garbiketako langileen hitzarmena sinatu du 16 urteren ondoren

Azken urteetan hamaika mobilizazio, greba, salaketa egin ditugu Hezkuntza Saileko kolektibo feminizatuenaren eta lan baldintza prekarioenak dituenaren lan baldintzak errespetatu eta hobetu daitezen. Pribatizazio prozesu bortitzena jasan duen sektorea da, zerbitzuetako lan batzuk azpikontratatuta baititu sailak.

Premiaz, Palestinaren alde kalera

LABek bat egiten du Gernika-Palestinak deituta bihar 17:30ean Donostian egingo den manifestazioarekin.