2025-03-26
HomeEkintza SindikalaDuintasunez beteko du LABek Tutera apirilaren 20an

Duintasunez beteko du LABek Tutera apirilaren 20an


Ostiral Duina egitasmoarekin LAB sindikatuak prekarietate egoera salatu eta alternatibak egon badaudela agertuko du.

Ostiral Duina egitasmoarekin LAB sindikatuak prekarietate egoera salatu eta alternatibak egon badaudela agertuko du.

Errealitate gordina gizarteratzearen beharra eta langile askok lantokietan antolatzeko dituzten zailtasunak ikusita, LABek prekarietatearen aurkako Ostiral Duina dinamika piztu zuen iragan ikasturtean. Eta apirilaren 20an Tuterara ailegatuko da; Queiles pasealekuan Infogunea jarriko dugu eta arratsalde osoko egitarau zabala eskainiko diegu Erriberako langileei.

Prekarietatea ez da dibertigarria, ez, baina guk Prekarietatearen jokoak izeneko jarduerarekin hasiko gara 17:30ean. Ondoren, eskarmentuak eta zalantzak elkartrukatzeko parada egonen da Kontsultak zuzenean atalean. 18:30ean, bideo emanaldiez eta erakusketaz gozatu bitar- tean, pintxoak dastatzeko aukera izanen dugu. Gero, sektoreko delegatuek Landa eremuko es- plotazioa gaia jorratuko dute gaztelania eta arabierazko hitzaldi banatan. Eta bukatzeko, Las andanzas de Juan Prekario antzerkiak amaituko du jardunaldia.

Jarduera guztietan parte hartzera animatzen zaituztegu, informazioa, aisialdia eta aldarria uz- tartuko dituen Tuterako Ostiral Duina urrats inportantea izan dadin prekarietatea ezabatzeko bidean.
 



 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Jarraipen ia erabatekoa Enviser Gasteizko Udalaren lorezaintzako kontratako greba mugagabearen lehen egunean

Gaur goizean hasi da Enviserreko enpresa-batzorde osoak (LAB, ELA eta ESKk osatua) deitutako greba mugagabea. Enviserrek Gasteizko Udalaren kontratak parkeak eta lorategiak eta hiriko eraztun berdea mantentzen ditu.

EAEko hezkuntza publikoko irakasleek gaur Bilbo, Donostia eta Gasteizko kaleak hartu dituzte

Greba zikloaren seigarren grebak jarraipen zabala izaten jarraitzen du.

LABek salatzen du Guardianeko langileak ez direla inoiz lehentasuna izan Eusko Jaurlaritzarentzat

Mikel Jauregui Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak, astearte honetan Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian, zenbait baieztapen egin ditu eta agerian utzi du Guardian enpresako langileak eta haien lanpostuak ez direla inoiz lehentasuna izan Eusko Jaurlaritzarentzat.