Donostiako Udalean 63 administrari hautatzeko deialdia egin dute, oposizio lehiaketa eta txanda irekiaren bitartez; 58 modalidade orokorrean eta 5 desgaitasunen bat dutenentzat kupoan gordeta. Hala, LAB sindikatutik, Ipar Hegoa Ikasketa Sindikaletarako Fundazioarekin lankidetzan, formakuntza emango dugu, Lan Eskaintza Publiko hori ardatz. Ikastaroan parte hartzeko izena ematea martxoaren 29tik apirilaren 15era izango da, eta formulario honen bitartez egin beharko da. Ikastaroaren kostea 20 eurokoa izango da afiliatuentzat eta 80 eurokoa afiliatua ez direnentzat. On line izango da, eta, formazioa jasotzeaz gain, galderak egiteko eta erantzunak jasotzeko aukera egongo da.