2025-01-06
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaDIAk emakumeon eskubideak urratzen dituela salatu du LABek

DIAk emakumeon eskubideak urratzen dituela salatu du LABek


Azaroaren 25eko testuinguruan, LAB sindikatuak sistema kapitalista patriarkal honek emakumeon aurka erabiltzen dituen indarkeria mota ezberdinak azalarazi eta salatu zituen atzo DIA supermerkatu baten aurrean. Kasu honetan enpresak ez du bortizkeria sexista jasan duten emakumeak babesten dituzten legeak betetzen.

Emakumeok pairatzen dugun zapalkuntza arazo estrukturala da. Eta beraz eraso hauek guztiak, arlo politikoan, sozialean, ekonomikoan eta kulturalean birproduzitzen dira egunez egun patriarkatuan oinarria duen eredu honetan.

Krisi testuinguru honek, egoera hauek guztiak konpondu beharrean emakumeon opresio egoerak areagotu eta gizon eta emakumeon artean ematen diren bereizketak gero eta handiagoak bilakatzen ari dira.

Besteak beste, pobrezia eta prekarietatea edatzen ari da maila ikaragarrietan, egun 10 langiletatik 2 pobreak dira, langabezian dauden langileetatik ia erdia babesik gabe aurkitzen da edo eta diru sarrerak bermatzeko errenten zenbatekoak pobreziaren mugaren %75ra ez da iristen.

Eta Pobrezia eta prekarietate prozesu basati honetan emakumeonganako indarkeria espresio ezberdinak areagotu egiten dira egunez egun.

Lan munduari dagokionez, sexu jazarpena emakumeon aurkako espresio larriena bada ere, bestelako eraso mota anitzak gertatzen dira. Baina beste hauek ez dira erraz antzematen sexu genero zapalketa ez delako aitortua izaten eta hortaz ikusezin bihurtzen dutelako.

LABentzat lan merkatuan hauetaz jabetzea eta hauen aurka borrokatzea lehentasuna izan behar da. Besteak beste, gaur hemen atzean ditugun adibide ezberdinak emakumeonganako indarkeri espresioak ere badirela salatu nahi dugu :

  • Lan eskaintza froga diskriminatzaileak.
  • Kontratu ereduen erabilpen sexista.
  • Soldata diskriminazioa.
  • Formakuntza eta promozioa oztopatzea.
  • Lana familia eta norberaren bizitza uztartzeko neurriak hartzeko zailtasuna.
  • Lan osasun arloko prebentzioa eta neurriak alde batera uztea.
  • Elementu sexistetan oinarritutako kaleratzeak.

Edo gaur salatzera gatozen kasuan gertatzen den moduan, bortizkeria sexista jasan duten emakumeak babesten dituzten legeak ukatuz:

Langileon Estatututuko 40.artikuluko 3bis atalak dio, babesa eta arreta sozial integralaren bila bere burua lanpostua uzteko beharrean aurkitzen duen langileak, enpresak beste toki batean duen lan zentruren batetako postu bakanteak aukeratzeko lehentasunezko eskubidea duela.

DIAk artikulu hau bete ez eta epaiketara joatera behartu du langile bat, gere erasotzailearekin kontaktua ekidin nahian zentro aldaketa eskatu ondoren.
LABek, emakumeok lan arloan pairatzen ditugun eraso guztiak salatzeko konpromezua hartua du, jendartearen aurrean bezala, epaitegietan ere bai. Emakumeak, antolatzera, salaketak jartzera eta beren eskubideen alde borroka egitera animatu nahi ditugu, eta gizonezkoei egoeraren konplize izan ez eta gizon zein emakumeak eskubide berdinen jabe izatearen alde borroka egitera animatu nahi ditugu, emakumeon kontrako bortizkeria posible egiten duten bereizketa eta ezberdinatsun egoerekin behingoz amai dezagun.

Jarrera honekin koherente izan nahian, duela bi egun LABeko militanteak Iruñeako Sarasate Pasalekuan dagoen Corrreoseko egoitzan kaleatu ziren fibromialgia gaixotasuna duen emakume langile baten kaleratzea salatzeko.

PPren lan erreformaren aplikazio basatia egin du Correosek 23 urtez bertan lanean aritu den langilea kaleratu egin du. Arrazoia? Gaixotzea!. Mediduak hala aginduta, 35 egun egon da bajan urtebete eta 2 hilabeteetan… eta horregatik kaleratu dute. Fibromialgia Nafarroan 4.500 pertsonek gehienak emakumeak, daukaten gaixotasun bat da. Nerbio-sistema nagusiaren gaitza honen ezaugarriak giharretako oinazea eta atsedenarekin gutxitzen den den neke izugarria dira.
 

LAB sarean
{module[111]}

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Industria sektorearen gainbeherak lan baldintzak prekarizatzen ditu eta enpleguaren kalitatea okertu

Hego Euskal Herrian 137.735 langabe zeuden 2024ko abenduan, aurreko urtean baino 37 gutxiago. Nafarroan eta Bizkaian, aldiz, langabeziak gora egin du (hurrenez hurren, 367 eta 309 langabe gehiago daude). Pasa den urtearekin alderatuz, Hego Euskal Herriko langabe kopurua antzerakoa izan arren, sektoreka ezberdintasunak daude eta horrek, zuzenean eragiten du enpleguaren kalitatean.

[IRITZIA]: UPNren boto emaileak eta fiskalitatea

Imanol Karrera LABeko Nafarroako bozeramaileak fiskalitatearen inguruko iritzi-artikulua idatzi du.

Gutxienez 63 langile hil dira lan-istripuan 2024an

Gaur, urtarrilaren 2an, jakin dugu I.P.C. 41 urteko langilea hil zela abenduaren 30ean Zornotzako Forest Trafic SL enpresan. Hildako langilea inbentario-lanak egiten ari zen biltegian orga jasotzaile batekin, eta garraiatzen ari zen zamaren zati bat gainera erori zitzaion, ezagutzen ez ditugun arrazoiengatik.