2024-11-22
HomeEtxe kaleratzeakDesjabetzen ondorioz sortzen ari den egoera larriaren aurka mobilizatzera deitzen du LAB...

Desjabetzen ondorioz sortzen ari den egoera larriaren aurka mobilizatzera deitzen du LAB sindikatuak

LAB sindikatuak espekulatzaileen mesedetan ari diren eragile politiko eta instituzioak eta desjabetzak egiten ari diren banku eta kutxak desjabetzengatiko hilketen erantzule direla salatzen du.

Lehenik eta behin gure elkartasuna adierazi nahi genioke gaur Barakaldon eraila izan den Amaia E.-ren sendiari eta bere gertukoei.

Heriotz hau ez da halabeharrez gertatu, espekulatzaileen interesen menpe jarri dira herritarron eskubideak, baita bizia ere; norbaitek honen zalantzarik bazuen gaurko eguna zoritxarrez guztiz argigarria izan da.

Diru publikoz erreskatatua izan den banka sektorearen desjabetzeen jarduera ankerrak hildako zuzena eragin du eta hilketa horrek erantzuleak ditu: banku eta kutxak daude batetik, eta bestetik, egoera hau ahalbidetu duen legedia garatu eta babestu duten alderdiak daude, zeinak, murrizketen bidetik, herritarrak babes sozial gabe uzten ari diren.

Ezin dugu desjabetze gehiagorik ematea onartu, pertsona guztion eskubideak errespetatuak izan behar dute, instituzioak ezin dute espekulatzaileen interesak menpe jarraitu. Euskal Herriko alderdi politikoei lehenbailehen egoera honekin amaitzeko neurriak hartu ditzaten exijitu nahi diegu; banka eta kutxek desjabetze guztiak bertan behera utzi behar dituzte, horretara behartu behar ditugu, mobilizazio sozialaren bidez.

Horregatik guztiagatik, gaur, Barakaldoko Justizia Jauregian 19:30etan egingo den elkarteratzean parte hartzera dei egiten dugu.

Barakaldon, 2012ko azaroaren 9an
Comunicado urgente de Asociaciones de Vecinos y Vecinas de Barakaldo, Asamblea de Parad@s de Barakaldo, Barakaldoko Gazte Asanblada, Berri-Otxoak, Centro Asesor de la Mujer “Argitan”, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, CGT y CNT
Manifestación esta tarde bajo el lema “No al paro, no a los desahucios. Por la protección social”

«Ante el conocimiento del suicidio de una mujer en Barakaldo cuando iba ser desahuciada diferentes colectivos sociales y sindicales de Barakaldo convocan a los vecinos y vecinas del municipio a la manifestación que partirá a las 19:30 del Palacio de Justicia de Barakaldo.

El lugar de salida de esta movilización no es casual. En las paredes de este edificio son juzgadas a diario decenas de familias de Barakaldo para ver como son expulsadas de sus viviendas. Así, hay que tener en cuenta que en el segundo trimestre de este año 79 familias fueron desahuciadas de sus viviendas. Se ha producido un incremento del 36% en comparación al primer trimestre del año. Se ha pasado de 58 a 79 desahucios.

En los seis primeros meses del año han sido desalojadas de sus casas 137 familias barakaldesas. Lo que supone un incremento del 21% en comparación al mismo periodo del año anterior. Hemos pasado de los 113 desalojos de los seis primeros meses del año 2011 a los 137 de este año. En el conjunto de la Margen izquierda son ya 331 las familias las que han perdido su vivienda en los seis primeros meses de este año: 147 en el primer trimestre y 184 en el segundo.

Casi es desahuciada una familia al día en Barakaldo. 5 familias de Barakaldo son desahuciadas a la semana de sus casas; cerca de 13 en Ezkerraldea.

Estos hechos no son producto de la casualidad. Es la consecuencia de los recortes aplicados por las diferentes administraciones. Recortes sociales que llevan a la precariedad y la marginación social a amplias capas de la población.

En nuestra localidad el Equipo de Gobierno del consistorio fabril ha recortado estos últimos años las prestaciones sociales destinadas a garantizar el acceso a una vivienda digna a las cientos de familias -y miles de personas-, en situación de exclusión, desempleo o empleos precarios que residen en la localidad. Así,

• Se ha recortado, en un 12%, la partida presupuestaria destinada a Acción Social. Esto supone una rebaja de 1’3 millones de euros.

• Se establece una insuficiente asignación económica para las “Ayudas Económicas Municipales”, programa dedicado a paliar las situaciones de pobreza del municipio.

• Se ha endurecido la normativa para el acceso a una asignación económica para hacer frente al pago de alquileres e hipotecas. A su vez, las familias numerosas o con hijos menores a su cargo verán reducida en un 28% la cuantía a la cual podrán acceder.

• Se reduce la asignación económica para hacer frente a los gastos derivados del acceso y mantenimiento de la vivienda habitual; para los contratos de coarrendamiento o los contratos de hospedaje o pupilaje, el límite máximo se reduce en un 50%.

Ante el aumento del desempleo, los desahucios y las tasas de precariedad laboral se ha de dar una mayor protección social: en lugar de recortar, ampliar los derechos sociales. Solo la movilización y la presión social van a hacer que este cambio de políticas se produzca.

Asociaciones de Vecinos y Vecinas de Barakaldo, Asamblea de Parad@s de Barakaldo, Barakaldoko Gazte Asanblada, Berri-Otxoak, Centro Asesor de la Mujer “Argitan”.

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, CGT y CNT

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.

BetiOn Eusko Jaurlaritzaren telelaguntza-zerbitzuaren hitzarmena sinatu dugu, gutxieneko %30,08ko soldata-igoerarekin

Ostegun honetan, azaroaren 21ean, LAB sindikatuak hitzarmen kolektiboa sinatu du EAEn telelaguntzako eta jarduera soziosanitario osagarrietako zerbitzu publikoa kudeatzen duen Ilunion sozio-sanitario-Ibermática Aldi Baterako Enpresa Elkartearentzat. Honek 80.000 herritar baino gehiago artatzen ditu.Negoziazio luzea eta gogorra izan da. Bi enpresaren eta Eusko Jaurlaritzaren aurkako negoziazioa, azken honek pribatizatzen baitu langileek ematen duten zerbitzu publikoa. Hala ere, langile nekaezin eta aktiboek egindako borrokaren ondorioz, hobekuntza oso garrantzitsuak lortu dira:Soldata-igoera • Gutxienez % 30,08ko soldata-igoera lortu da. Gainera, KPIari lotutako igoera da, eta hori bermatzeaz gain, erosteko ahalmena benetan berreskuratzea dakar. • % 30,08ko igoera hori, oinarrizko soldatari ez ezik, soldata-osagarri guztiei ere aplikatuko zaie.Lanaldi-murrizketa Urteko lanaldia 1.592 ordukoa izango da, eta orain artekoa ia hiru lanaldi osotan murriztuko da.Lizentziak, familia-kontziliazioa eta urteko lanaldia doitzeko egunak: • 12 urtetik 14ra igotzea zaintzagatiko lanaldi-murrizketa. • Ordaindutako lizentzia guztiak parekatzea ahaidetasun sozial gisa izendatutako pertsonarentzat. • Malgutasun handiagoa urteko lanaldia doitzeko egunetan. • Hitzarmen bidez erregularizatzea jaiegun arruntetan lan egiteagatiko konpentsazioa, errege-dekretuaren arabera, LABek aurretik aurkeztutako salaketaren aurrean.LABen argi dugu lortutako hobekuntza guztiak langileen zati handi batek egindako mobilizazio, greba eta batzarrei esker lortu direla. Borroka honek merezi izan du.Jakin badakigu oraindik eduki garrantzitsuak daudela lortzeko, eta LABek horiei aurre egiten hasi nahi du. Sindikatu honek argi dauka BetiOneko langileek zerbitzu publikoa ematen duela eta langile publikoak direla.Gaurtik aurrera, LAB lanean hasiko da langileekin publifikaziorako bidea eta urrats zehatzak adosteko, eta hori onuragarria izango da bai langileentzat bai zerbitzu horren erabiltzaileentzat.Amaitzeko, LABek bere onespen zintzoa adierazi nahi die lan-baldintza bidezkoagoen alde borrokatu diren pertsona guztiei. Iritzi desberdinak, beti legitimoak eta askotan beharrezkoak izan arren, egindako bidea egin gabe ez ziren hobekuntza garrantzitsu horiek lortuko.