2025-12-16
HomeIrakaskuntzaHezkuntzaCristina Uriarte sailburuak eta EAJk iraganari lotuta jarraitzen dute

Cristina Uriarte sailburuak eta EAJk iraganari lotuta jarraitzen dute

Kristina Uriartek, ETBn eskainitako elkarrizketa batean, pasadan asteartean ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek LOMCE aurreproiektuaren aurrean egindako planteamentuarekin ez zetorrela bat adierazi zuen, Werten proposamenaren aurrean oraindik negoziaziorako aukera bazegoela defendatuz gainera. Honen aurrean, LABek, Sailburu berriek eta EAJk Euskal Herriak behar duen Hezkuntza Sistema propioruntz aurrera urratsak eman baino, mugekin jaio zen estatutuan gatibu geratzea nahiago dutela argi geratzen dela salatu du. 

LAB Irakaskuntza

Cristina Uriarte sailburuak eta EAJk iraganari lotuta jarraitzen dute

«Medio batean Kristina Uriartek egindako adierazpenek, —esanez ez zetorrela bat sindikatuok goizean egindako planteamenduarekin eta defendatuz Werten proposamenaren aurrean bazegoela oraindik negoziaziorako aukera — garbi erakusten dute Sailburu berriak eta EAJk nahiago dutela mugekin jaio zen estatutuan gatibu geratzea, urtez urte eta egunez egun, gero eta mugatuagoa den estatutuaren gatibu, Euskal Herriak behar duen Hezkuntza Sistema propioruntz aurrera urratsak eman baino.

Wert inkisidorearekin ez dago ezer negoziatzerik. Jokalekua Euskal Herrian dago, eta Guk, Euskal Herritarrok soilik dugu eskubidea nahi dugun Hezkuntza Sistema erabakitzeko.

Donostian, 2013ko urtarrilaren 16an» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

CTLpack-eko langileek euren hitzarmenaren negoziazio egoera salatu dute eta bidezko hitzarmenaren aldeko mobilizazioak hasi dituzte

Ohar honen bidez, CTLpack Vitoria S.A. (lehen Tuboplast Hispania) enpresako ESK, ELA, CCOO, LAB, USO eta UGTko atal sindikalek publikoki salatu dute Hitzarmen Kolektiboaren...

Martxoaren 17an, greba orokorra: LGS hemen erabaki

ELAk, LABek, Steilasek, Hiruk eta Etxaldek greba orokorra deitu dute datorren martxoaren 17an, Hego Euskal Herrian gutxienez 1.500 euroko LGS bat ezar dadin galdegiteko. ELAk,...

LABek astearteko mahai negoziatzailean borrokatuko ditu Arabako adinduen egoitzetako hitzarmeneko proposamenean falta diren edukiak

LABek Arabako adinduen egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako lehen hitzarmeneko proposamenean lortutakoak modu positiboan baloratzen ditugu, izan ere, sindikatuak azken sei urtetan borrokatu dituen aldarrikapenak...