2025-12-15
HomeIndustriaMetalgintzaCORRUGADOSeko zuzendaritzak astelehenean tailerra berriz martxan jarriko dela jakinarazi du

CORRUGADOSeko zuzendaritzak astelehenean tailerra berriz martxan jarriko dela jakinarazi du

Corrugados Azpeitiako zuzendaritzak datorren astelehenean tailerra arrankatuko duela jakinarazi die langileei. Greba utzi zutenetik langileek eskatutakoa hain zuzen. Emandako urrats hori garrantzitsutzat jo dute langileek eta negoziaziorako lagungarria izan daitekeela ere adierazi dute.

Corrugados Azpeitiako langileen oharra

«Gaur enpresak komunikatu digu datorren astelehenean tailerra arrankatuko duela. Hau da guk, greba utzi genuenetik, eskatu duguna. Emandako urrats hori garrantzitsutzat jotzen dugu eta negoziaziorako lagungarria izan daitekeela uste dugu, beti ere esatetik egitera pasatzen bada eta, horregaitik, hurrengo egunetan esandakoa gauzatzeari begira egongo gara.

Bere hitza beteko duen bermerik hoberena lan karga ekartzea da eta horren zain gaude.

Enpresak egindako azken proposamena aztertzen ari gara eta, berriro, enpresaren bideragarritasuna langileen soldatatan ipintzen du. Guretzat arazoaren irtenbidea lortzeko debate faltsua sortzea da. Enpresa honen etorkizuna Gallardo Taldeak jarraitzeko borondatetik etorriko da eta ez soldatakin gora eta behera ibiltzetik. Borondaterik ezean dohainik lan eginda ere ez legoke etorkizunik.

Hurrengo egunetan gure erantzuna, hau da, proposamen berria helaraziko diogu enpresari. Komitearen aldetik beti izan dugu negoziaziorako prestutasuna eta gatazka honi adostutako irtenbide emateko asmoa.

Hurrengo egunetan ere, langile guztiekin bilera egiteko deialdia egingo dugu.» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Martxoaren 17an, greba orokorra: LGS hemen erabaki

ELAk, LABek, Steilasek, Hiruk eta Etxaldek greba orokorra deitu dute datorren martxoaren 17an, Hego Euskal Herrian gutxienez 1.500 euroko LGS bat ezar dadin galdegiteko. ELAk,...

LABek astearteko mahai negoziatzailean borrokatuko ditu Arabako adinduen egoitzetako hitzarmeneko proposamenean falta diren edukiak

LABek Arabako adinduen egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako lehen hitzarmeneko proposamenean lortutakoak modu positiboan baloratzen ditugu, izan ere, sindikatuak azken sei urtetan borrokatu dituen aldarrikapenak...

LAB sindikatuak Arabako adinduen egoitzetako hitzarmenaren inguruan jasotako proposamenaren aurrean, gaurko delegatu asanblada deitu du, posizio bat zehazteko

6 urteko borroka eta 60 greba egun ostean, sindikatuak balorazio egoki bat egin behar du, patronalak igorri duen proposamenaren inguruan.  LAB sindikatua sektoreko langileekin batera...