2024-07-22
HomeIndustriaMetalgintzaCorrugadoseko langileek euren salaketa Lan Ikuskaritzara eramango dute bihar

Corrugadoseko langileek euren salaketa Lan Ikuskaritzara eramango dute bihar

Corrugados Azpeitiako langileak ekainaren 15az geroztik greba mugagabean dira, LAB eta ELA sindikatuek eginiko deiari erantzunez, enpresak egin nahi dituen 60 kaleratzeen aurka. Lanpostuen defentsan bihar goizeko 11:30etatik 12:15etara elkarretaratzea egingo dute Donostiako Lan Ikuskaritzaren aurrean.
60 langile kanporatzeko erabakiaren batera, Corrugadoseko nagusi den Alfonso Alonso taldeak suspentsio EEE bat ere jarri nahi du martxan, hemendik urte amaiera arte iraungo duena eta enpresan geratzen diren 245 langileei, guztiei alegia, eragingo diena. Horrekin batera, %35eko soldata murrizketa eta urteko lanaldia 49 orduko igoera ezarri nahi diete.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.