Corrugadoseko langileek euren lantoki barrura eraman dituzte beren lanpostuen defentsan egiten ari diren aldarrikapenak eta mobilizazioak. Hala, uneotan Azpeitiako lantoki (txatarreria aurrean) barruan dira, itxialdia hasi dute bertan. Erabaki ahalmena duen enpresako ordezkariren batekin bilera bat egiteko eskaera egitea eskatzen dute.