2025-04-02
HomeIndustriaMetalgintzaCorrugados Azpeitiako zuzendaritzak jazarpenaren bideari eusten dio

Corrugados Azpeitiako zuzendaritzak jazarpenaren bideari eusten dio

Corrugado Azpeitiko zuzendaritzak greba sortu duen arazoei buruz enpresa batzordearekin hitzegitera eseri beharrean, tamalez eta orainarte bezala jazarpenaren bideari eustea erabaki du.
Grebakin ados dauden eta langilen mugimenduan parte hartzen duten enkargatuak meatxatu ditu, beren lanpostua jokoan dela adieraziz  eta azken egunotan martxan jarri duen kamera berri baten bidez langileak egunero biltzen diren tokia kontrolatu nahi du.

Enpresa Batzordeak bildur kanpaina honekin alferrik ari direla adierazi du, "langileak txarrenerako mentalizatuak dira, badirudi azpeitiko zuzendaritza Escos, Saenz de Agandoña, Gurruchaga, Arkauz … ez direla jabetzen hemen ez gaudela grebak zenbat iraungo duen erabakitzen, hemen gure lanpostuak daude jokoan" gaineratu duelarik.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko Hezkuntza Publikoko irakasleen greba egun arrakastatsua

Greba zikloaren 8. greba jarraipen zabala izan du. Milaka langile mobilizatu dira Bilbo, Donostia eta Gasteizen egindako manifestazioetan.

Grebara deitu dugu Arabako egoitza eta etxebizitza komunitarioetan apirilaren 9an eta 10ean, lehen hitzarmena lortzeko borrokan

LABek eta ELAk proposamen bat eman diogu Aldundiari, bere lehen testuari erantzuteko. Sindikatuok ez dugu onartuko langileen lan-baldintzak nabarmen hobetuko ez dituen hitzarmenik.

Lan ikuskaritzak arrazoia eman digu eta PEPSICO zigortu du 2023ko arazoaren 30eko Greba Feminista Orokorrean izandako jarrera dela eta

Dena LABek sartu genuen salaketa baten harira izan da. Honen arabera, frogatuta geratu da grebalariak ordezkatuak izan zirela.