2024-12-22
HomeIndustriaMetalgintzaCorrugados Azpeitiako komiteak Eusko Jaurlaritzari itxieraren kontra lan egitea eskatu dio

Corrugados Azpeitiako komiteak Eusko Jaurlaritzari itxieraren kontra lan egitea eskatu dio

Corrugados Azpeitiako Enpresa Komitea Xabier Losantos, Enplegu Zuzendaria, eta Alejandro Lopez, Industriako Zuzendariekin bildu dira enpresaren egoera aurkeztu eta langileen eskaerak helarazteko.

Corrugados Azpeitia Enpresa Komitearen irakurketa eta eskaerak Eusko Jaurlaritzari

«1.- Argi edukita enpresak aurrera egiteko merkatu nahiko duela, eta beraz, itxierak Gallardo Taldearen barne berrantolaketa bati erantzuten diola eta ez enpresaren bideragarritasun falta bati, langileekin bat, itxieraren kontrako frentean parte hartu behar duela adierazi genion.

2.- Frente horrek aurre egin behar dio itxierari. Posible delako eta gure eskuetan dagoelako banaka ditugun armak norabide berdinean kokatzen baditugu. Gallardok argi eduki behar du zein den eszenatokia: edo itxieraren erabakia bertan behera utzi edo daukagun guztiarekin aurre egingo diogula. Eusko Jaurlaritzak badauka nola aurre egin Gallardo Taldearen hartzekoduna den heinean. Frentea eratzen ez badugu Gallardok irabazi dezake, langile guztiak kaleratuz eta enpresaren ondasunekin espekulatzeko aukera edukiz. Azken eszenatoki hori ikuspegi sozial eta ekonomikotik onartezina da komitearentzat.

3.- Frente horrek trantsizio fase bat bermatu behar du beste talde bat enpresarekin geratu arte edo Gallardok erreala den plan bat aurkeztu arte. Enpresak esportatzeko dituen baldintzak erabili behar ditu Españako merkatutik ateratzeko, merkatu horretatik duen dependentzia gainditzeko.

4.- Frente horrek ezin du Gallardoren fede onean konfiatu. Gallardok ez du fede onik. Hilabeteak eman ditu negoziaketa faltsu bat burutzen lan karga Azpeititik atera arte. Eusko Jaurlaritza telebistatik jakin zuen itxieraren berri. Lotsagarria.

5.- Enplegu sailak Lan Delegaritzen bidez hitzetik ekintzetara jo behar du. Madrilen ematen da prozesu administratiboa aurretik emandako espedienteen kontrako epaiak ekiditeko. Langileak kaleratzeko argudio horiek negoziatuak eta epaituak izan dira, eta ebazpenek langileei ematen die arrazoia. Beraz prozesu berria ezin da onartu Taldeak finkatzen dituen parametroetan. Aurretik izan diren prozesuak ezabatzeko estrategi bat da.

6.- Atzo Eusko Jaurlaritza Corrugados Lasao eta Corrugados Azpeitiko komiteekin aldi berean batzea ez dugu positibotzat hartzen. Arrazoiak ezberdinak dira eta instituzioek egin beharreko ekarpena ere. Gallardok batu ditu prozesu berdinean benetako negoziaketa batetik aldentzeko, egoeren azterketatik ihes egiteko. Atzo Eusko Jaurlaritza parametro berdinean kokatu zen Gallardok inposatutako prozesu ereduan parte harzten, bi istorio, bi errealitate ezberdin nahasten bakoitzak interlokuzio propioa behar dutenean. Espero dugu hau berriro ere ez gertatzea.»

 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...