2024-07-23
HomeIndustriaMetalgintzaCorrugados Azpeitia ixtearen aldeko erabakia hartu du Gallardo taldeak

Corrugados Azpeitia ixtearen aldeko erabakia hartu du Gallardo taldeak

Atzo Corrugados Azpeitiako komite eta enpresaren arteko bilera eman zen eta Gallardo taldearen ordezkariak enpresa ixtearen aldeko erabakia hartu dutela adierazi zuen. Erabakiaren atzean taldeak Getafen duen enpresaren aldeko hautua dago. Erabakiarekin aurrera egiteko, hurrengo egunetan enpresa ixteko ERE bat aurkeztuko dutela esan zien komiteari. Enpresa batzordeak gaur goizean prentsaurrekoa eskainiko du egoeraren azterketa eta aurrera begirako planteamenduaren berri emateko.

 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko langileen asanbladak enpresaren azken proposamena ontzat eman du

Langileen mobilizazioei esker Enplegu Erregulazio Espedientearen baldintzak hobetu egin dira.

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.