2024-12-22
HomeZerbitzu PublikoakPostaCORREOSen enplegu suntsiketaren aurkako protestak indartzen ari dira

CORREOSen enplegu suntsiketaren aurkako protestak indartzen ari dira

Bizkaiko Correoseko sindikatu guztiek (LAB, CCOO, ESK, UGT, ELA, CSI-F) deituta ekainaren 17an hasi ziren protestak, Correos Bizkaian egiten ari den enplegu suntsiketa salatzeko: 27 lanpostu desagerrarazi berri dituzte Bizkaian, eta horiei gehitu behar zaizkie aurreko urte t’erdian galdu ziren beste 11 lanpostu.

Atzo, ekainak 25, goizeko 11etan ekarretaratzea egin zuten Bilbon, Correosek dituen bulego zentralen aurrean.

Ekimen honen aurretik, goizeko 08.30etan, ordezkari sindikalek eta lanpostu galerak eragindako langileek (Correosek Casilla plazan duen banaketa gunean aritzen zirenak) lantoki sarreran bilkura egin zuten.

Ekainaren 17an egin zen langile batzarrak horrela erabakita, protesta elkarretaratzeak egingo dira asteazkenero, goizeko lehen orduan lanpostu suntsiketak eragindako zentruetan edota eguneroko posta banaketa egiteko plantila nahikorik ez duten tokietan, eta goiz erdian, Correosen Bilboko bulego nagusian.

Halaber, langile batzarrak erabaki du 2 orduko lanuztea deitzea, goizeko 10etatik 12etara, uztailaren 4ean, ostiralez. Egun berean goizeko 10.30etean elkarretaratzea egingo da Correosen zentralean.

Protesta hauekin Correoseko zuzendaritzari eskatzen zaiona da: maiatzean ordezkaritza sindikalari aurkeztutako plantilen berronartzeak errebisatzea, zuzendaritzak soberan jo dituen langileak birkokatu ditzatela dagozkien unitateetan; eta jar dezatela lan zentruetan behar adina langile Posta Zerbitzu Unibertsala eskaintzeko ezarritako betebehar legalak egunero bermatu ahal izateko.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...