2025-03-20
HomeIndustriaMetalgintzaCondesa Taldeko langileek informazioa eta gardentasuna eskatzen dute

Condesa Taldeko langileek informazioa eta gardentasuna eskatzen dute

Condesa Taldeak, Araban dauka bere egoitza eta Bagoeta elkartekoa da (Uribarren eta Iribecampos familiena hain zuzen ere). Gure herrialdean 40 urte baino gehiago daramatza eta Europa mailan soldatutako tutuetan dugu aitzindari.

Taldea guztiz bideragarria den arren, zor altua eta oraingo zuzendaritzaren kudeaketa txarra dela eta, hartzekodunen aurrekonkurtsoan dago. Honek, sekulako ziurgabetasuna sortzen die euren lantokien menpe dauden 205 familiei Araban (1.700 Europa mailan).

Urte hasieratik gardentasun eta informazio falta pairatu dugu eta aurrekonkurtsoaren egoerari batuz, gure lanpostuak galtzearen beldur gara. Hau guztia dela eta, informazio gardena eta argia exigitzen dugu, gure lanpostuen mantentzearen bermea eta administrazio, Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiaren inplikazioa eskatzen dugu.

CONDESAko LANGILEAK

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Amaitu da SDA Factory-ko langileak kaleratzeko kontsulta aldia

Jarraian irakur dezakezue SDA Factory-ko enpresa-batzordearen oharra.

ELAk, CCOOek eta UGTk maiatzeko aurreakordioa okertzen duen hitzarmena sinatu dute Bizkaiko ostalaritzan

Gai garrantzitsuak eta sektorearen zati bat kanpoan uzten dituzte.

LABek Eusko Jaurlaritzari eskatu dio unibertsitate publikoa indartu dezan, behar den inbertsioa eginez

LABek elkarretaratzea egin du Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, EHUk pairatzen duen azpifinantzaketa salatzeko eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuari unibertsitate publikoa indartzeko eskatzeko.