2024-12-22
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaComptos Ganberak berretsi duenez, ospitaletako sukaldeen pribatizazioak Banco Santanderren negozioa du helburu

Comptos Ganberak berretsi duenez, ospitaletako sukaldeen pribatizazioak Banco Santanderren negozioa du helburu

LABek Vera kontseilariaren eta ustelkeria honetan inplikatutako gainontzeko arduradunen dimisioa exijitzen du berriro ere. Era berean, ospitaleko sukaldeak berriro ere publikoak bilakatzea eskatzen dugu.

Comptos Ganberak egin duen informearen arabera, ospitaleko sukalde zerbitzuaren pribatizazioa garestiago ateratzen zaigu nafarroi, zuzeneko kudeaketa baino; zehazki, 670.000 euroko gainkostea izango luke. Baina gainera, langileen lan baldintzen okertzea nahiz elikagaien kalitatearen kaxkartzea kontutan hartuz, Mediterránea de Cateringek gaixo dauden pertsonen elikaduraren kontura egiten duen negozioa are eta handiagoa da: milioi eurotik gora… urteko! Gogoan izan beharra dago Mediterránea de Cateringen jabea Portobello Capital arrisku funtsa dela eta honek Banco Santanderrekin lotura daukala. Banco Santanderrek Barcinaren Gobernua "erreskatatu" zuen, 650 milioi euroko kreditu baten bidez, 2012an. Argi dago beraz UPNk Botin eta enparauen negozioa bultzatzeko interes bizia duela, ondare publikoaren, langileen baldintzen eta gaixoen elikaduraren kontura. Afera ekonomikoaz gain, Comptos Ganberaren informean beste alderdi aipagarri batzuk azaltzen dira:
-Osasun Publikoaren Insitutuak 34 ikusketa egin zituen eta 84 gabezi atzeman ziren honako arlo hauetan: registro obligatorio de limpiezas, temperatura y aceite, material sucio o inadecuado, equipamiento estropeado y prácticas inadecuadas de higiene. Era berean, Osasunbideak hainbat arau hausteren berri jaso zuen, janariaren kantitatea, tenperatura edota menuen barietateari dagokionez. Gainera, Comptos Ganberak bestelako ez betetzeak atzeman ditu, hala nola, bazkari nahiz afarian ur botilatxoa ez ematea (60.000 eurotan hitzartutakoa) edota prezioak aldatzea. Hainbat arau-hausteren ondorioz, hiru zigor espediente zabaldu dira.

-Pliegoan jasota dagoen arren, ez da erretiluetan soberan geratutako janariaren gaineko kontrolik egiten. Bat besterik ez zen egin, iazko apirila eta maiatzean zehar; emaitza, honako hau: lehen plateren %46, bigarrenen %41 eta azken burukoaren %13 bueltatu zen sukaldera, gaixoek ez jatea erabaki zutelako.

-Pribatizazioaren ostean, kexak biderkatu egin ziren: 2010ean lau, 2011an hiru, 2012an zortzi eta 2013an pribatizazioaren ostean 2.322 izan ziren.

Kalitatearen okertze hau ez da langileen lan profesional txalogarriaren ondorio, baizik eta Mediterranea de Catering enpresaren diru-gosearen ondorio. Honela bada, ospitaleko sukaldeetan argi eta garbi ikusi da kudeaketa pribatua garestiagoa eta okerragoa dela.
Hau dela eta, LABek Vera kontseilariaren eta ustelkeria honetan inplikatutako gainontzeko arduradunen dimisioa exijitzen du berriro ere. Era berean, ospitaleko sukaldeak berriro ere publikoak bilakatzea eskatzen dugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...