2025-01-13
HomeEkintza SozialaLangabezia gorantz Hego Euskal Herrian

Langabezia gorantz Hego Euskal Herrian

Irailean langabeziak berriro gora egin du Hego Euskal Herrian, lehenagotik larria zen egoera are gehiago okertuz. Honen aurrean azken boladan instituzioetatik, "merkatuei" men eginez, langileria bortizki kaltetzen dituzten neurri neoliberalak ezarri dizkigute.
Murrizketa larriak iragarri dituzte defizita murrizteko aitzakiaz, aldiz, fiskalitate justuago baten aldeko pausoak baztertzen dituzte, eta proiektu erraldoi xahutzaileak gelditzerik ere ez dute onartzen. Finean, egoera hau sortu duten politiketan sakontzen ari dira, kapital handien interesen aldeko politikak.

Langabezia bortitz hau langileriak orohar pairatu arren, adierazgarri da ikustea irailean ere langabeziak jendarteko zein sektore astindu dituen bereziki: emakumeak eta gazteak.

Emakume langabetuetan eman den igoera gizonezko langabetuen kopuruan eman den igoeraren ia bikoitza da. Izan ere, emakume langabetuak 1.582 gehiago izan dira irailean, gizonezkoak, aldiz, 806. Azken 12 hilabeteetako datuak kontuan hartuz, emakumeetan 8.398 eta gizonezkoetan 4.203 dira igoerak urrenez urren. Zifrak bertze behin hagitz adierazgarriak dira, emakumeek jasaten duten bazterketa eta zapalkuntzaren isla argia baitira.

Gazteen kasuan %5’76 igo da langabezia irailean, Hego Euskal Herriko igoera globala %1’31 izanik. Hau da gazteoi eskaintzen diguten etorkizuna, langabezia eta prekarietatea. Lan esku merke eta ordezkagarri izatera kondenatu nahi gaituzte, enpresei etekinak maximizatuko dizkien lan indarra.

Azkenik ezin dugu ahaztu, hamar langabetutik lauk ez dutela langabezi prestaziorik jasotzen, gainera egoera hau denboran luzatzen ari da egunetik egunera bazterketa arriskua areagotuz, azken aldian ahoz aho dabiltzan desjabetze eta antzeko ondorio larriak ohikoago eginaz. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Inoiz baino indar gehiagorekin eta bere ikurra berrituta helduko da LAB Biltzar Arteko Batzarrera

Borrokak artikulatu, agenda politikoan eragin eta eredu sindikala berritzeko gaitasuna nabarmendu ditu Igor Arroyo koordinatzaile orokorrak. 50.000 afiliatuen langa gainditu eta Hego Euskal Herriko bigarren sindikatu bilakatu da, %19,6ko ordezkaritzarekin.

Dei egiten dugu bihar Sarek Bilbon deitu duen mobilizazioan parte hartzera

Euskal Herriak gatazkaren konponbide bidezko eta demokratikoa behar duela uste dugu LABen. Honekin lotuta, preso, iheslari eta deportatuek behingoz etxean egon behar dutela ere uste dugu, horixe baita bakerantz eta elkarbizitza bidezko eta demokratikorantz aurrera egiteko bidea.