2024-12-22
HomeIndustriaMetalgintzaCANDYko langileek zuzendaritzak lantokia ixteko epeak pasatzea besterik ez duela nahi salatu...

CANDYko langileek zuzendaritzak lantokia ixteko epeak pasatzea besterik ez duela nahi salatu dute

CANDY enpresako langileek prentsaurrekoa eskaini dute gaur zuzendaritzaren jarrera salatzeko eta Bergarako lantokiaren bideragarritasuna errealitate bat dela azaltzeko. Enpresaren itxiera deslokalizazioan oinarritzen dela azaldu dute eta 172 familien etorkizunarekin batera, lanpostu askoz gehiago sortzen dituen Debaldeako enpresa inportanteenetako baten etorkizuna jokoan dagoela ohartarazi dute.

CANDYko langileen irakurketa
CANDYko langileek iritzi publikoari
«Enpresa ixteko martxan dagoen prozeduran jadanik 2 bilera burutu ditugu kontsulten aldian.

2 bileretan enpresari ekoizpena eta lanpostuak Bergaran mantentzeko bideragarritasun plan bat aurkeztea eskatu dugu.

Enpresa Batzordeak eta eta langileok Bergarako lantokiaren bideragarritasunean sinesten dugu, eta ziur gaude garbigailuak Bergaran egiten jarraitzeko aukera dagoela.

Gure ustea indartua gelditu da Eusko Jaurlaritzarekin egindako bileraren ondoren, Jaurlaritzak berak esan zigulako errentagarrria izan daitekeela lantokia, borondatea dela horretarako gako nagusia.

Zuzendaritzak uko egin dio bideragarritasu plan bat aurkezteari, ez dela bideragarria esaten digu, eta ekoizpena eteteko asmoa duela esaten digu.

Etorkizuna bermatzeaz gain, dokumentazio gehigarria ere eskatu genuen. Honen garrantziaz jabetze esan behar dugu Candy Taldeko 28 enpresekin eragiketa ekonomikoak dituela enpresak. Horrelako enpresa Taldeetan ez da erraza egiten diren eragiketak kontrolatzea. Zer kasualitatea Candyren jabea den enpresa Luxenburgo bezalako paradisu fiskal batean egotea!

Bigarren bileran dokumenatzioa aurkeztu digute, eta birkolokatze enpresa baten funtzionamendua esplikatu digute.

Guretzat euren planarekin aurrera egin nahi dute, gidoitik atera gabe, eta bideragrritasunaren inguruko eztabaidari uko eginez.

Bide horretan kokatzen dugu Zuzendaritzak prentsari bidalitako oharra, itxieraren bidean urrats bat gehiago da.

Negoziaketan aurrea egin nahi diutela diote, baino epeak pasatzea besterik ez dute nahi.

Guretzat garbigailuak ekoizten jarraitzeko alternatibak bilatzeko konpromisoa hartu behar du enpresak, eta uko egiten dio honi.

Arrazoiak produktibo, ekonomiko eta antolakuntza mailakoak argudiatu dituzte, baino datu asko ez dituzte aurkeztu nahi, salmenta eta produkzioaren datuak adibidez.
Bi urteetan erdira jeitsi da langile kopurua, eta garbigailu ekoizpena haunditu da. Errentagarritasuna eta produktibitatea nabarmen hobetu da.

Horregatik, Candyko langileek iritzi publikoari ondorengoa adierazi nahi diogu:

1.- Ziur gaude Bergarako lantokia bideragarria dela, eta frogatzen saiatuko gara, denbora kontua da. Uste dugu itxiera aurretik diseinatu dutela, datuak “makilatu” dituztela, irabaziak ezkutatuz, eta hau ere frogatzen saiatuko gara. Zentzu honetan, Bergarako lantokiaren gainean Euskoa Jaurlaritzak gure analisi bera egitea garrantzitsua iruditzen zaigu. Hortaz, argitu nahi dugu bideragarritasun plan bat eginbehar duen bakarra Candy enpresa dela, egoera honen erantzule bakarra.
2.- Birkolokazioen inguruan enpresak esandakoa gezurtatu nahi dugu: gezurra da. Nola lana bilatu laguntzeko azalpen bat eman digute, beste ezer ez, lanpostu bat ere ez.
3.-Candyren itxieraren atzean, Txinara produkzioa emateko deslokalizazio bat da, baina baita ere lantokiarekin espekulatzeko saiakera ere bai, negozioa egiteko. Instituzio guztiei ate hori ixtea eskatzen diegu.
4.-Jokoan dagoena, 172 familien etorkizuna baino gehiago da: Debaldeako enpresa inportanteenetako baten etorkizuna dago jokoan, askoz lanpostu gehiago sortzen dituen enpresa. Guztion inplikazioarekin gupidarik gabeko multinazional honi aurre egingo diogu.

Bestalde, hainbat kolektibo, enpresa batzorde, kultur nahiz gastronomia elkarte, enpresa batzorde, talde politiko. merkataritza elkarte, etab.i eskerrak eman nahi dizkiegu jasotzen ari garen babesagatik.

Guztion artean CANDY EZ ITXI!»
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...