2024-12-22
HomeIndustriaMetalgintzaCANDYko langileek lantokiaren bideragarritasunean sinisten jarraitzen dute

CANDYko langileek lantokiaren bideragarritasunean sinisten jarraitzen dute

Candy enpresa ixteko martxan dagoen prozedurari astebete geratzen zaionean, langileek prentsaurrekoa eskaini dute egoeraren berri emateko eta Bergarako lantokiaren bideragarritasunean sinistun, zuzendaritzari bideragarritasun plan bat aurkezteko eskatzeko. Bihar, hilak 11, manifestazioa deitu dute "guztion artean CANDY EZ ITXI!" esateko.

CANDYko langileek iritzi publikoari:
«Enpresa ixteko martxan dagoen prozeduran astebete baino ez da gelditzen. Abenduaren 12an negoziazio epea amaituko da, eta enpresak epe hori luzatzeko erabakirik hartuko ez balu, orduan bukatuko litzateke negoziazioa. 

Langileok produkzioa Bergaran mantentzeko bideragarritasun plan bat aurkezteko eskatzen jarraitzen dugu. Bergarako lantokiaren bideragarritasunean sinesten dugu, eta ziur gaude garbigailuak Bergaran egiten jarraitzeko aukera dagoela. 

Enpresaren borondatea da gakoa, eta hori da oraindik somatzen ez duguna. Gure azterketen arabera enpresa errentagarria da, eta bileretan argi gelditzen ari da. Besteak beste, enpresak hainbat datu emateari uko egin dio. Beste biderik uzten ez badigu hori epaiketa baten frogatu beharko dugu, eta horrertarako prest gaude.

Diru eskaintza baxu bat egin digute, urteko 30 egunekoa, eta 6 lanpostu salbatuko lituzketela jakinarazi digute langileak banatzeko helburuarekin, baino ez diote mamiari heltzen, hau da, deslokalizazio prozesua gelditzeko eztabaidari, Bergaran enpresa bat gehiago ixtea eragozteko eztabaidari. 
Geroz eta ziurrago gaude guztion artean Candy ez ixtea lortuko dugula. 

Orain arte hainbat kolektibo, enpresa batzorde, kultur nahiz gastronomia elkarte, enpresa batzorde, talde politiko. merkataritza elkarte, etab.ek elkartasuna adierazi digute. Eskerrak eman nahi dizkiegu eta ostegun honetan Bergarako Herriko plazatik 18tan egingo den manifestaziora etortzeko deialdia egin nahi dugu. 

Guztion artean CANDY EZ ITXI! Lortuko dugu!»
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...