2025-04-02
HomeIndustriaMetalgintzaCandy enpresan ekoizpenari ekiteko eta lanpostuak sortzeko aukerari ateak zabaldu zaizkio

Candy enpresan ekoizpenari ekiteko eta lanpostuak sortzeko aukerari ateak zabaldu zaizkio

Candyren berrindustrializazio prozesuaren barruan pasadan ostiralean, hilak 20, Gipuzkoako Foru Aldundiak langileei balizko inbertsoreen bilaketak emaitzak eman dituela iragarri zien. Modu honetan Bergaran ekoizpenari ekiteko eta lanpostuak sortzeko aukera bat sortu da. Proiektu hau gauzatzekotan moto elektrikoak ekoiztuko dira Bergaran.

Enpresa Batzordeak pozez hartu du berrindustrializaziorako aukera gauzatzea ekarriko duen albistearen aurrean, baina zuhurtasunez jokatu nahi duela iragarri du, "oraindik proiektua aztertzeko fasean baikaude, eta ezin dugu bere sendotasunaren inguruko iritzirik eman".

Hemendik aurrera berrindustrializazio prozesua burutzeko lanean jarraituko dutela ere esan dute Enpresa Batzordetik, "Bergaran lanpostu duinak sortu daitezen".
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek salatzen du aparteko orduen ondorioz 21 lanpostu baino gehiago galdu direla TCCn

20024an, aurreko urtean baino 5 lanpostu gehiago galdu dira.

EAEko hezkuntza publikoko irakasleak bigarren faseko greba dinamiken bukaerara iritsi dira

9. greba egunak jarraipen zabala izan du eta hurrengo fasera pasatzea beste alternatibarik ez die utziko Hezkuntza Sailak, benetako negoziaziorik egon ezean.

Kezkatzekoa da sortzen ari den enpleguaren kalitatea

Hego Euskal Herrian 138.772 langabe zenbatu ziren martxoan, aurreko urtean baino 3.542 langabe gutxiago daudelarik.