2024-12-22
HomeIndustriaMetalgintzaCAFeko Enpresa Batzordeak EREaren tramitazioa ez hasteko eskatu dio enpresari

CAFeko Enpresa Batzordeak EREaren tramitazioa ez hasteko eskatu dio enpresari

Atzo, azaroak 26, enpresako zuzendaritzak enpresa batzordea deitua zuen CAF-Beasaingo ibilgailu akaberan ezarri nahi duen EREaren inguruko xehetasunak eta argudioak azaltzeko. Komitearen eskaerei jaramonik egin gabe bere planteamenduan aurrera jarraituko duela azaldu du.

Honen aurrean, enpresa batzordeal biharko deitu duten langile batzarrean mobilizazioak planteatuko dituela adierazi du.

Enpresa Batzordeak bere osotasunean (LAB-ELA-CCOO-ESK) EREaren tramitazioa EZ hasteko eskatuko dio enpresari, eta aldi berean, sortu den egoera aztertzeko hasi dezala elkarrizketa prozesu bat komitearekin.

Enpresak, komitearen eskaerei jaramonik egin gabe bere planteamenduan aurrera jarraitu du. Atzo bertan EREa lan delegaritzan tramitatuko zuela esan eta atzoko bilerarekin hasten zela legeak kasu hauetarako aurreikusten duen15 eguneko elkarrizketa epealdia azpimarratuz.

Bilera hau burutzen zen bitartean langileak kontzentratuta egon ziren bulego nagusiaren aurrean eta bertan informatu zaie bilerak emandakoari buruz.

Enpresa batzordeak, langileen batzarra deitu du datorren asteazkenak 28rako eta bertan, besteak beste, egoera honi aurre egiteko mobilizazioak planteatuko dituztela iragarri dute .

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...