2025-04-06
HomeZerbitzu PribatuakBulego eta despatxuakBulego eta despatxuetako langileen manifestazioa Bilbon hitzarmenaren defentsan

Bulego eta despatxuetako langileen manifestazioa Bilbon hitzarmenaren defentsan

ELA, COOO, UGT eta LAB sindikatuek Bizkaiko Bulego eta Despatxuetako hitzarmenaren aldeko manifestazioa deitu dute gaur arratsaldeko 19:00etarako Bilbon. Sindikatuek patronalaren asmo bakarra langileei dirua kentzea dela salatu eta gure eskubideak borrokaren bidetik bakarrik babestu ditzakegula aldarrikatu dute.

BULEGO ETA DESPATXUETAKO HITZAMENAK ERAGITEN DIGUN BEHARGIN ORORI  ELA, CCOO, UGT eta LABen DEIALDIA

Gaur egun bizi dugun egoera zaila da, maila orotan. Beharginok gure enpresetan eta kalean borrokatu behar dugu seguru, gobernuak nahiz enpresak “krisialdiaz” baliatzen ari direlako gu eraisteko, amiltzeko eta gure eskubide guztiak osteko.

Horixe bera jazotzen ari zaigu Bizkaiko Bulego eta Despatxuetako Hitzarmenaren negoziazioan ere, non patronalak antzinatasuna, gutxieneko bermea, ezintasun iragankorra kendu gura dizkigun, ordu gehiago eta gura dutenean lan egin dezagun gura duen, eta edozein diru-kopurua tarteko denean, hura kontuan hartzen duen artikulua ukitu gura duen. Azken finean, huraxe gura dutelako, “dirua”.

Hauen asmo bakarra beharra egitearren irabazten dugun dirua kentzea da; asko kendu gura digute gainera!

ELA, CCOO, UGT ETA LAB sindikatuok argi daukagu hau ez dugula inondik inora onartuko; borrokatuz bakarrik babestu ahal izango ditugu gure hitzarmena, haren baldintzak eta gure soldatak. Benetan borrokatu beharko dugu gainera, dena lortu arte! Doan egin gura duzu beharra ala? Huraxe gura du ba patronalak, beharra musu truk!

ESAIOZU OZEN ETA GARDEN EZETZ! Ekainak 27 izango dituenean, Bilbon, bulego eta despatxuetako hitzarmenaren alde egingo den manifestazioan hitzordua daukazu.

EKAINAK 27 (EGUENA) MANIFESTAZIOA
Bilbon.
Esan ozen, EZ!

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Milaka pertsona atera gara kalera Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan gutxieneko soldata eta pentsio duinak aldarrikatzera, orain, hemen eta denontzat

Gaur, euskal gehiengo sindikala kalera atera da, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduarekin batera indarrak eta aldarrikapenak batuz. Pentsio duin eta nahikoak eta hemen erabakitako gutxieneko...

LABek irmoki salatzen du Bilboko Errekalde auzoan Ertzaintzak erabilitako bortizkeria, eta erantzukizunak argitu daitezen eskatzen du

Bilboko Errekalde auzoko gaztetxea desalojatzeko aginduarekin batera, hamarnaka zauritu eragin ditu Ertzaintzaren operatiboak. Tartean, gazte bati ebakuntza egin behar izan diote eta barrabila galdu...

17. hildakoa 2025a hasi denetik Euskal Herrian, 10.a Nafarroan

Atzo, 55 urteko langile iruñear bat hil zen Agoitzen aldamiotik erorita. Tejados Aoiz enpresako langileak 10 metroko erorikoa izan zuen.