Sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu, Ekintza Sindikaleko idazkari Xabier Ugartemendia eta Industria sektoreko arduradun Iratxe Azkue Tubacex-eko LAB-eko kideekin eta langileekin elkartu dira, Laudio eta Amurrioko enpresen inguruan hartu diren azken erabakien inguruan hitz egiteko. Sindikatutik, egunotan adierazi bezala, borrokarako konpromisoan berresten gara, kaleratutako pertsona guztiak beren lanpostuetara itzuli eta iragarritako errekurtsoa erretiratu arte. Helburu horiek lortzeko borroka eta mobilizazioa da Tubacexen enplegua eta Aiaraldean bizitza eta enplegu duinak defendatzeko berme bakarra.