2024-12-19
HomeIrakaskuntzaHezkuntzaBorrokan jarraituko dugu irakasleen kolektiboen aldarrikapenak lortu arte

Borrokan jarraituko dugu irakasleen kolektiboen aldarrikapenak lortu arte

Gaur, atzo bezala, irakasleen gehiengo zabalak, %70ak, babestu du EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan egindako greba. Hain zuzen ere, gelak hustu eta kalera irten gara irakasleen lan baldintzak hobetu eta Euskal Herriak merezi duen benetako hezkuntza publikoa aldarrikatzeko.

Donostiako manifestazioa.

Abenduan irakasleon mahai negoziatzaileak abiapuntu bat markatu bazuen ere, proposatutako edukiak ez nahikoak eta zehaztu gabekoak dira pairatzen dugun egoerari buelta emateko. Urtarriletik ez dugu inolako berririk Lakuako Hezkuntza Sailaren partetik, eta, bitartean, irakasleentzako egonkortasun proposamenik ez, ratioen inguruko proposamenik ez, baliabide gehigarrien inguruko proposamenik ez, bajak ez zigortzeko proposamenik ez, ordezkapenak kidego guztietan lehenengo egunetik betetzeko proposamenik ez.

Gasteizko mobilizazioa.

Ibilbidearen amaieran gaudela uste duten horiei, argi eta ozen esan nahi diegu bidearen hasieran besterik ez gaudela. Hezkuntzan paradigma aldaketa dugu jomuga. Hezkuntza burujabea eraikitzen ari gara lanean eta borrokan; pertsona burujabeak jendarte burujabe batean heziko dituen hezkuntza burujabea, alegia.

Bide horretan borrokan jarraituko dugu, grebek eta mobilizazioek emaitzak ematen dituztela erakutsi dugulako.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk EITB bere alderdi interesen mesedetan erabiltzeko duen asmoa salatu nahi dugu

LABek gogor salatu nahi du EAJk, beste behin ere, EITB bere alderdi interesetarako erabiltzeko erakutsitako asmoa, eta, oraingoan gainera, batere lotsarik gabe eta inpunitate osoz, publikoki adierazi izana.

B&B Trends-ena da Gasteizko SDA Factory-ren itxieraren errua

Zuzendaritzak SDA Factory ixteko erabakia hartu du, lehengo Gasteizko BSH. Ia 50 urtetako historia duen enpresa honek Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedientean (ABEEE) pasatu ditu azken lau urteak.

Asteasuko Siemens Gamesako ABEEEaren eragina murriztu eta enplegua defendatzeko neurriak lortu ditugu

Hasteko, salatu nahi dugu enpresak negoziaketa talde mailan egin nahi izan duela, Asteasuko langileen ordezkaritza disolbatua eta eragin mugatuarekin zeogoen mahai negoziatzaile bat inposatuz. ABEEE luze eta gogorra nahi zuen enpresak langileentzat eta egoera honen aurrean, markoaren salaketaz gain, neurriaren eragina ahalik eta gehien murrizten saiatu da LAB.