2024-12-22
HomeZerbitzu PribatuakOstalaritzaBizkaiko ostalaritzako hitzarmen berriak milaka behargin prekarietatera kondenatuko ditu

Bizkaiko ostalaritzako hitzarmen berriak milaka behargin prekarietatera kondenatuko ditu

Urtarrilaren 11an sinatu da 2016-2017 urteetako ostalaritza hitzarmena. Hitzarmen hau sinatuta, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek eta patronalak bidea erraztu diete enpresei langileon lan harremanak kaskartzeko. Negoziazioak iraun duen aldi honetan guztian, Patronalak izandako jarrera eta jarritako trabak salatu nahi ditu LABek. Lan erreforma erabili du, hitzarmena berriro sinatzearen truke, eskubideak murrizteko.

Patronalak xantaia erabili du, sektoreko lan baldintza kaskarrak hobetzeko zeuden aukerak suntsitzeko negoziazioa probintzia mailan gordetzearen truke. Hau eginez, ELA, CCOO eta UGTk, enpresei desarautzea erraztu die, baita prekarietateari aurre egiteko behar den egonkortasunik eta babesik ez duen sektore baten lan baldintzak inposatzea ere.
LAB hitzarmenen negoziazioa probintzia esparrua eustearen alde dago. Hala ere, ez dio uko egiten lan baldintzak hobetzeari eta beti langileriaren interesak babesteari. Jarrera horri etengabe eutsi diogu negoziazio mahaian.

Aitzitik, hitzarmen hau sinatu izanak prekarietate eta miseria handiagoa ekarriko du. ELAk, CCOOri eta UGTri esker, etsi du hazita eta eroso dagoen patronalaren aurrean. CCOO eta UGT hurbilago agertu dira, negoziatzerakoan, patronalaren proposamenak babestu eta balioestetik, hauei aurre egitetik baino.
LABen aburuz, eduki batzuk bideraezin bihurtu dute akordioa:

– Ordainsari Sistema: Maila Berezia. Gaur egun enpresek kontratu mota hau erabil dezakete eta horrela, langileek lan bera egiteagatik soldata urriagoa kobratuko dute urte batez. Honek esan nahi du, ostalaritzan lanaldi osoz egingo diren kontratazio guztiak maila horren baitan lotuko direla, kontratuak iraungo duen lehen urtean 942,12 euro ordaindu direla, langile bakoitzari dagokion benetako maila onartu baino lehen. Langileek beraiek egiaztatu beharko dute ostalaritzako sektorean daukaten esperientzia eta/edo lanpostuari loturik dauden, eta oro har, gutxienez 120 orduz luzatuko diren prestakuntza ikastaroak egin dituztela, derrigorrezko urteko aldia sei hilabetera urritzeko. Dena dela, aipatu sei hileko aldian lanaldi bera bete arren, soldata txikiagoa izango da. Horrez gain, ez da inolako bermerik izango, behin aipatu sei hilabeteko edo urteko aldia bete ondoren, langilea lanetik bidal dezaten haren benetako maila eskatu baino lehen.
Sinadura honek, ostalaritzako langileak prekarietateari aurre egiteko, urrundu egiten dite ostalaritzako langileak, LABek eskatzen duen 1.200 eurotako gutxieneko soldata eskuratu ahal izatetik. Aldarrikapen horrekin bat datoz hainbat gizarte plataforma, baita ELA sindikatua bera ere (hitzarmen hau sinatzeak berriro ekarri ditu agerira haren kontraesanak), eta soldata-diskriminazioa eta prekarizazioa erraztu ditu.

– Bidea zabalik utzi dute enpresek zerbitzuak kanpora atera ditzaten. Jardunbide hau gero eta ohikoagoa da, batik bat ostatuen kasuan. Ez da neurririk gauzatu, langileak azpikontratatzen dituzten enpresak ostalaritzako hitzarmena betetzera behartuak egon daitezen.

– Prestakuntza: Enpresak ez dira derrigortuak egongo prestakuntza ematera.

Horrengatik, LABek hitzarmen honen azpian ezkutatzen denaz ohartarazi gura dizue, nahiz eta beste batzuk arrakastatzat jotzen duten sinatu izana. Guk aldiz, aurrerantzean ere lanean jarraituko dugu hitzarmenaren hurrengo negoziazioetan, sektorearen errealitatea hobetu dadin.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...