2025-04-13
HomeIndustriaMetalgintzaBizkaiko Metalgintzako patronalak epaitegietatik jasotako porrot berriak herrialdeko hitzarmenaren aldeko borrokaren beharra...

Bizkaiko Metalgintzako patronalak epaitegietatik jasotako porrot berriak herrialdeko hitzarmenaren aldeko borrokaren beharra baieztatzen du

Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak 2014ko martxoaren 18an emandako epaiak desestimatu egiten du Bizkaiko patronak jarritako erregutze helegitea, Bilboko Lan Arloko 4. epaitegiak emandako epaia baieztatuz, zeinak 2001/2003ko Bizkaiko Metalgintzako Hitzarmen Kolektiboa indarrean jarraitzen zuela ebazten zuen, behin betiko ultraaktibitaren ondoren.

Bizkaiko patronalak epaitegietatik jasotako porrota LAB sindikatuak bere egunean tarteratutako demanda baieztatzera dator, hau da, herrialdeko hitzarmenak indarrean jarraitzen duela, Bizkaiko metalgintzako langilego guztiari aplikagarri, inongo bazteketarik gabe, Bizkaiko enpresa guztietan aplikagai, baita enpresa berrientzat eta bertako langileentzat ere.

Nahiz eta hau berri ona izan, gaur egungo lan baldintzak indarrean jarraitzea baitakar, epaitegiek ez dute negoziazio kolektiboaren gatazka konponduko. Esandakoa berresten dugu: Bizkaiko Metalgintzako Hitzarmen Kolektibo berria behar dugu, eragin orokorrekoa, ez patronalaren neurrira eginikoa, Bizkaiko metalgintzako langilego guztiarentzat lan baldintzak ezarriko dituena, duina eta lan erreforma mugatu duena, hain zuzen ere. Patronalaren itxikeria eta xantaiaren aurrean, beldur eta etsipen mezuen aurrean, borrokatzea eta aurre egitea beharrezkoa da. Horretan ari gara eta horretan jarraituko dugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...