2025-04-10
HomeIndustriaArte GrafikoakBizkaiko Metaleko Hitzarmenaren defentsan mobilizazioak

Bizkaiko Metaleko Hitzarmenaren defentsan mobilizazioak

LAB sindikatuak, atzo, Bizkaiko eskualdeetan Bizkaiko Metaleko Hitzarmenaren aldeko mobilizazio ezberdinak egin zituzten. Negoziazio Kolektiboaren Erreformaren ondorioz, 2013. urteko uztailean Herrialde mailako Hitzarmenak indar gabe geldituko dira eta, Euskal Herriko milaka langile orain arte zuten gutxiengoen akordio gabe geldituko dira.

Enpresa handietan enpresa hitzarmenak lortzeko aukera dago, baina arazo handia sortuko da enpresa txiki eta ertainetan, Bizkaiko Hitzarmena desagertuko balitz Langileen Estatuta izango bailukete oinarri (baldin eta Estatu mailako akordiorik ez badago). Estatu Mailako Hitzarmen orokor batek ere, ordea, euskal langileei orain arte duten lan baldintzen okertze nabaria ekarriko lieke.

Guzti horregatik, LABetik Bizkaiko Metaleko Hitzarmena defendatzeko konpromisoa erakutsi nahi dugu, bai gaurko kotxe karabanarekin baita datozen asteetan egingo ditugun mobilizazioekin. Era berean, langileei Herrialdeko Hitzarmenen defentsan borrokatu dezaten.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sindikalismo ekosozialistarako proposamena aurkeztu du LABek

LABek hipotesi batean oinarrituta egin du bidea:posible da energiaren eta materialen kontsumoan desaztea eta langile sektore zabalentzat bizi baldintza onak eraikitzea, baina, horretarako, planifikazioa, jabetza publikoa eta langileen parte hartzea oinarri, merkatuak gidatuta garatu nahi den trantsizio eredua disputatzea beharrezkoa da.

LABek Nafarroako Artxibo Garaikideari bere dokumentazio eta kartelen zati baten lehenbiziko dohaintza egin dio

50. urteurreneko ospakizunen harira eta, batez ere, Nafarroako Parlamentuan otsailean izan zen 1974tik etorkizunera, LAB zabaltzen erakusketaren harira hasitako artxibo lanean sakontzeko, LABek bertze urrats bat egin du gaur langile borrokan eginiko bere ekarpenaren memoria gordetzeko asmoan, Nafarroako Artxibo Garaikideari eginiko lehenbiziko dohaintza baten bidez; zenbait dokumentu eta kartel eman dizkio.

LABek Aiala Vidrioren inposaketa salatu nahi du negoziazio prozesuan

Aiala Vidrioko zuzendaritza lan hitzarmen berria negoziatzeko prozesuaren hasieran erakusten ari den jarrera erabat onartezina dela uste du.