2025-04-01
HomeIndustriaMetalgintzaBizkaiko Hitzarmenaren defentsan, metaleko langileak grebara!

Bizkaiko Hitzarmenaren defentsan, metaleko langileak grebara!

Atzo goizean Durangaldeko Metaleko LABeko delegatuek asanblada egin zuten Abadiñoko Txanportan. Bertan, eskualdean ekainaren 21eko greba nola antolatuko duten adostu zuten.

Greba prestaketarako astearte arratsaldean eta ostegun goizean kotxe karabanak egitea erabaki zuten delagatuek. Ekainaren 21ean goizeko deialdiez gain, 12:00etan Bilbon manifestazioa egingo dute.

Batzarraren ostean, Durangaldeko Enpresarien Elkarteak Landako-Gunearen ondoan duen egoitzan kontzentrazioa burutu zuten. Bertan Hitzarmenaren defentsarako arrazoiak jasotzen dituen INFOa banatu zuten. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko Hezkuntza Publikoko irakasleen greba egun arrakastatsua

Greba zikloaren 8. greba jarraipen zabala izan du. Milaka langile mobilizatu dira Bilbo, Donostia eta Gasteizen egindako manifestazioetan.

Grebara deitu dugu Arabako egoitza eta etxebizitza komunitarioetan apirilaren 9an eta 10ean, lehen hitzarmena lortzeko borrokan

LABek eta ELAk proposamen bat eman diogu Aldundiari, bere lehen testuari erantzuteko. Sindikatuok ez dugu onartuko langileen lan-baldintzak nabarmen hobetuko ez dituen hitzarmenik.

Lan ikuskaritzak arrazoia eman digu eta PEPSICO zigortu du 2023ko arazoaren 30eko Greba Feminista Orokorrean izandako jarrera dela eta

Dena LABek sartu genuen salaketa baten harira izan da. Honen arabera, frogatuta geratu da grebalariak ordezkatuak izan zirela.