2024-12-23
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaBizkaiko Gizartegintzako 3. hitzarmena sinatu da

Bizkaiko Gizartegintzako 3. hitzarmena sinatu da

LAB sindikatuak akordioa onuragarritzat jotzen du probintzia mailako hitzarmena blindatzea lortu da eta hitzarmenaren ultraktibitatea bermatzen baita.

LABen balorazioa

Bizkaiko Gizartegintzako 3. hitzarmenaren negoziazioa, batik bat, bi eragile nabarmen ditzakegu: alde batetik, negoziazioa kolektiboaren erreforma dugu. Honen bidez, baliabide gisa ahuldu eta lan harremanetan nagusi den desoreka areagotu gura dute, beti ere, beharginen eta beren eskubideen kaltean. Bestalde, erakundeak ezartzen ari diren gastu publikoa murrizteko politikak ditugu. Hauen ondorioz, guk egiten ditugun programetan nabarmenki urritzen dituzte aurrekontu-partidak.

Egoera honen aurrean kokatu genuen gure ekintza sindikala: hitzarmenaren negoziazioari dagokionez, geure negoziazio eta erabakitze esparruak babesteko eta aldarrikatzeko parametroetan eta erakundeei egin deian, gastu publikoari eusteko eta berau handi dadin. Helburuak argiak ziren: Probintzia mailako Sektore hitzarmena gotortzea (blindatzea); sektoreko langileen lan baldintzen hobetzean aurrera egitea, enpleguaren egonkortasuna eta gizarte-zerbitzuak garatzea, egungo egoera sozio-ekonomikoan bereziki.

Luzaroan negoziatu ostean, 2012ko apirilaren 30ean, sindikatuen proposamenari erantzuteko egin zen negoziazioaren bileran, Gizardatzek, zati batean, bere gain hartu zuen sindikatuen eskaria eta hartara, LAB, CCOO eta Gizardatz aurreakordio batera heldu ginen, oinarri gisa egungo hitzarmena hartzea adostuz:

• Derrigorrez bete beharreko akordioa sartzen da, zeinak sinatzaileak derrigortzen dituen hitzarmenaren azpitik legokeen inolako itunik ez adostera eta hura ez betetzen saia litezkeen enpresen aurka eta lizitazioetan, diru-laguntzetan,… bertan adierazia beteko ez luketen erakundeen aurka hitzarmenaren babes aktiboari eustera.

• Hitzarmenaren ultraktibitatea bermatzen da, lan mugigarritasuna mugatzen da, derrigorrezko arbitrajea baztertzen da eta probintziako sektoreko esparrua finkatzen da.

• Sartzen dira: bi opor egun eta idazketa onuragarriagoa; ordaindutako norberaren aukerako egun bat, lan eguntzat hartuko dena; adin txikikoren bat zaintzeko murrizpena handitu, aipatu adina 12 urtera igaroz; bost urte arteko adingabeen zaintza egiteko eszedentzia; esanahi bereziko jaiegunetako plusak nahiz igande, jaiegun eta esanahi bereziko jaiegunetako plusen zenbatekoa jasotzeko ordutartearen egokitzapen onuragarria.

LAB sindikatuak, akordioa eta hortaz, gure sinadura onuragarritzat jotzearekin batera, sektorea jasaten ari den egoeraz kezkatuak gaudela adierazi gura du, jasaten ari den murrizpenak oso handiak direlako, eta horren harira, enplegua nabarmenki ezabatzen ari delako, lan baldintzak eta zerbitzuak eta programak ere galtzen ari garelako, eta horrek sektore garrantzitsuei dakarzkien ondorioak larriak direlako.
Hitzarmen Kolektiboa eta honen zatia den eta derrigorrez bete behar den akordioa sektore beraren arautzea eta lan baldintzak hobetzeko balio duten baliabide hutsak baino gehiago dira. Hauetan, sindikatuok, egunero dihardugunok, subjektu aktibo gisa jardun behar dugu sektore bera, osotasunean, babestuz.

Ez gara ari murrizpenak ezarri ostean emango digutena kudeatzeaz, sektoreko erakundeek eta profesionalek, negoziazio kolektiboaren bitartez, kalitatezko Gizarte Zerbitzuen jarduna arautzeaz baizik, erabiltzaileena nahiz hauek artatzen dituztenena eta erakundeek behar besteko baliabideak hauen eskura jar ditzaten.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...