2024-11-16
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaForu jauregiaren aurrean mobilizatuko gara ostiralean, Bizkaiko Aldundiaren politika pribatizatzailea salatzeko

Foru jauregiaren aurrean mobilizatuko gara ostiralean, Bizkaiko Aldundiaren politika pribatizatzailea salatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiak Gallartako adinekoentzako laguntza-zentroa aniztasun funtzionala dutenentzako zentro bat bihurtu nahi du. Erabaki horrekin, Bizkaiko Foru Aldundiak Meatzaldeko, Enkarterriko, Ezkerraldeko eta abarreko adinekoak orain arte egin den bezala zaintzeari utziko dio, hau da, modu eraginkor, atsegin, errespetuzko eta kalitatezkoan. Eta giza baliabide eta baliabide ekonomiko publikoak ondo erabilita. Bada, Bizkaiko Foru Aldundiko enpresa-batzordea osatzen dugun sindikatuok (LAB, ELA, UGT, CCOO eta SATSE) erabaki hauen ondorio larriez ohartarazi dugu hedabideen aurrean, eta egoera honen aurrean egingo ditugun ekimenen berri eman dugu.

Hauxe da sindikatuon ohar bateratua:

Azaroaren erdialdean, Gizarte Ekintzako diputatua den Sergio Murillok, Bizkaiko Batzar Nagusietan iragarri zuen Gernikako Lurgorri Eguneko Zentroaren priba<zazioa, desgaitasuna duten 15 pertsonari zerbitzu publikoa ematen ziena. Zentro honen kudeaketa, bere osotasunean, erakunde pribatu baten esku geratuko da.

Ez da azaroa amaitzen aldaketa berriak iragarri gabe: Hirugarren adineko 64 egoiliarrentzako plaza kopurua duen Gallartako Laguntza Zentroak, ateak itxiko dizkio zerbitzu horri, biztanleria-sektore horretarako egoitza-plazen kopurua murriztuz. Aurrerantzean, zentroa desgaitasunetara bideratuko da. Gainera, beste zentro bat ireki dute Mundakan, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat. Hemengo zerbitzu guz<ak priba<zatuta daude, zuzeneko arreta izan ezik, honek GUFEko E taldeko lanpostuen suntsiketa suposatzen du.

Berriro ere zerbitzu publikoen murrizketa baten aurrean gaude, adinekoentzako zerbitzua murrizten duena. Aldundiak eta hura sostengatzen duten alderdi politikoek defendatzen duten titulartasun publikoa eta kudeaketa pribatuaren ereduaren beste urrats baten aurrean gaude.

Gaur egun, Bizkaiko Lurralde Historikoan adineko pertsonentzako 154 egoitzako sarea dago, 10.748 plazarekin. Gizarte Laguntzarako Foru Erakundeak, Bizkaiko Gizarte Ekintza Sailari atxikitako erakunde autonomoak, 400 plaza publiko sozio-sanitario eta adinekoentzako zituen orain arte, eta hemendik aurrera 336 plaza geratuko dira, publikoki kudeatuko diren plaza kopuru hutsala.

Eta aldaketa horiek guztiak, pandemiaren babesean, beranduegi heltzen diren erantzun eta gezurrekin, ildo politiko oso argi baten ondorio dira: Gizarte Zerbitzu Publikoen sektorea pribatizatzea.

Pandemiak egungo zaintza-ereduaren ahuleziak eta egokitasun eza islatu ditu, baita Gizarte-Zerbitzu Publikoek eskaintzen duten kalitate asistentzial maila altua dela, baina negozioa, negozioa da.

Eta dena irabaziak handitzeko eta zerbitzua kostu baxuekin eta etekin handiekin ematen duten enpresei eusteko estrategiaren ondorio da. Beren enpresak dira, eta negozio mamitsu eta amaigabea dute eskuetan, beharraz baliatzen direlako.

Garbiketa-zerbitzuak pribatizatzetik hasi ziren, ondoren sukaldekoak, atezaintza, administrazioaren E taldea suntsitzen ari dira, hori guztia baldintza ez-duinetan lan egiten duten pertsonen kontura, eta mendekotasuna duten eta egoera ahulenean dauden herritarren kontura.page1image17248

Erakunde sindikalek erakutsi diegu Sektore Publikoa kualifikatuta dagoela eta kalitatearen bermatzailea dela, sektore pribatua ez bezala, non interes ekonomikoak lehenesten diren zerbitzuaren kalitatearen gainetik. Egoitza pribatuetan (hirugarren adina eta desgaitasuna) pandemia indartzeko eta kontrolatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak “Infekzioak Ikuskatzeko, Kontrolatzeko eta Prebenitzeko” taldeak sortu ditu langile publikoekin (GUFE), eta profesional publikoak kontratatu ditu Birjinetxe Covid- zentrorako, erantzun azkarreko taldeetarako (egoitzetan Covid agerraldi baten aurrean jarduten dutenak) eta COVID koordinatzaileentzat. Ondo prestatutako langileak eta ibilbide profesional kualifikatua dutenak. Azken batean, sektore pribatua bere gabeziak eztaltzeko, baliabide publikoez baliatu behar da, eta beraz, zerbitzu publikoak indartu behar dira.

Zerbitzu publikoak ez daude interes ekonomikoak sortzeko, ongizate orokorra eskaintzeko baizik, baina estrategia poli<koak diru publikoa poltsiko pribatuetara bideratzen ari dira, eta, beharbada, poltsiko pribatu horiek politika horien zati bat finantzatzen dute, eta horrela ixten da zirkulua interes eta onura handiak gutxi batzuen esku utziz.

Horregatik salatu nahi dugu politika horiek ez daudela ordezkatzen dituzten herritarren zerbitzura. Ez dira zerbitzu publikoak defendatzen ari. Beren interes alderdikoiak defendatzen ari dira ETA EZ DUGU ONARTUKO.

GUFEko Zerbitzu Publikoen desegitea oso larria da. Eta Gizarte Ekintzako diputatua eta diputatu nagusia dira horren erantzule. Arlo publikoan inor soberan badago, politika horien arduradunak dira.

GUFEn ordezkaritza duten sindikatuok erabat baztertzen ditugu erabaki horiek eta:

– Ez dugu beste pribatizaziorik onartuko.

– Ez dugu onartuko herritar behartsuenak merezi duten kalitatezko zerbitzurik gabe uztea.

– Zalantzan jartzen dugu titulartasun publikoa eta kudeaketa pribatuaren egungo eredua.

Langile guztiei eta, oro har, herritarrei mobilizatzeko deia egiten diegu, abenduaren 18an, 11:00etan Bizkaiko Foru Aldundiko Jauregi aurrean.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Irunen hildako garraiolariaren heriotza salatu dugu Donostian, Gizarte Segurantzaren egoitzaren aurrean

Azaroaren 11n, 56 urteko J.R.M.M. garraiolari lesakarra hil zen lanean Irunen, kamioia kargatzen ari zela. Transportes Etxetrans 2000 enpresako langilea zen. 2024. urtean 11 garraiolari hil dira lanean dagoeneko, horietariko asko, azken hau bezala, bihotzekoak jota. Gaur, LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuok mobilizazioa egin dugu Donostian, Gizarte Segurantzaren egoitzaren aurrean, laneko azken heriotza hau salatzeko.

Salatzen dugu Metro Bilbaoren zuzendaritza-egituran postuak gehitu direla eta azken hautatze-prozesua kritikatzen dugu

Gero eta gehiago dira Metro Bilbaoren zuzendaritza gorena osatu eta aholkua ematen dioten pertsonak. Gainera, postu horiek erakunde publikoetatik datorren jendez betetzen ari dira. Horrela, Metro Bilbaoko Gerentzia oso gertuko eta ideologia bereko pertsonez inguratzen ari da eta balio-eskala bikoitza eraikitzen ari dira zuzendaritza-ardura horien eta lehen lerroko langileentzat sortzen diren postuen artean.

Berako zahar etxeko patronatuak langileei aldebakarrez inposatutako murrizketak salatu ditugu

LAB sindikatuak irmo salatu nahi du Berako zahar etxearen patronatuak zenbait murrizketa ezarri dizkiela langileei, hala nola soldata igoerak aplikatzeari utzi edo plus eta osagarri batzuk kendu edo murriztu. LABek elkarrizketarako eta negoziaziorako jarrera erakutsi izan dio beti patronatuari baina honek ez du murrizketa guztietan gibelera egin nahi izan eta, hartara, langileak mobilizatzen hasi dira. Lehenik eta behin sinadura bilketa abiatuko dute herritarren babesa jasotzeko.